Hemen zaude: Hasiera Artistak RIP Ibilbidea
RIP

Ibilbidea

Taldearen biografia laburra

RIP 1980. urtean sortu zuten Arrasaten Portu Mancebo (baxua), Jul Bolinaga (gitarra), Txerra Bolinaga (bateria) eta Mallabik (ahotsa). Sasoi hartan Doble Zero izena zeukan, baina denbora gutxira izena aldatu zioten, eta Mallabiren ordez Karlos Mahoma hasi zen abesten.

Punkaren aitzindari izan ziren. Kantu gogor eta azkarrak konposatu zituzten eta hitzak zuzenak eta gordinak ziren. EginRock lehiaketan Gipuzkoa ordezkatu zuten; AEBetako Maximum Rock-and-roll aldizkariak kaleratu zuen nazioarteko bilduman RIP izan zen Espainiako Estatuko talde bakarra; Eskorbutorekin erdibana Zona Especial Norte diskoa kaleratu zuten; eta No te muevas beraien lan luzea.

1989an jotzeari utzi zioten, baina ordurako beraien kantuak belaunaldi baten soinu banda ziren, eta atzetik etorri direnek talde garrantzitsuenen artean dituzte. Horregatik, taula gainera bueltatu ziren guztietan izugarrizko arrakasta izan zuten: Arrasate Press aldizkariaren alde (1991), Hiesaren aurka Gasteizen (1994an, Hiesari aurre eginez grabatu zutenean)… 1987an Portu hil egin zen. Bere anaia Xabik ordezkatuta, kontzertu gutxi batzuk egin zituzten: Jarrairen XX. Urteurrenean, Anoetako belodromoa goraino beteta… Baina, 2003an, Karlos "Mahoma" hil zenean, taldea bukatutzat eman zuten.