Hemen zaude: Hasiera Artistak Rafa Rueda Ibilbidea

Ibilbidea

Jakinduria sakonekoa, gitarrajole fina eta irudimentsua, abeslari sendoa eta ekoizle moduan lan garrantzitsuak egin dituena da Rafa Rueda. Arlo diferentetan erakutsi izan du bere maisutza, hala nola, PILT taldearen disko eta zuzenekoetan, Zaharregia, txikiegia agian lan poetiko musikalean Kirmen Uriberekin edota Mikel Urdangarin, Txuma Murugarren edo Kokein modukoen egitasmo musíkalak bultzatuz. Azkena, 2005ean, Lauaxetaren inguruan egindako Ehungarrenean Hamaika diskoa eta taula gainekoa ekoiztu zituen.

Bere ibilbide propioari lotuta,2006ko udaberrian kaleratu du Saredun eskua, bere bakarkako bigarren diskoa, gaur egun Euskal Herrian daukagun konposatzaile, musikari eta kantaririk bikainetakoa dela erakutsiz.
Goi mailako musikari taldea lagun, bere kantuek indar berezia hartzen dute kontzertuetan, batzutan intimista, beti indartsua, primeran ezagutzen duen pop eremua ederto landuz. Emanaldi bakoitza funtzio errepikaezina bihurtzen da eta guzti hori honezkero ederto dakite publikoak eta kritikak