Hemen zaude: Hasiera Artistak People are machines Hemeroteka Getxoko jazzaldiko saria jaso du People Are Machines taldeak

Getxoko jazzaldiko saria jaso du People Are Machines taldeak


Getxoko jazzaldiko saria jaso du People Are Machines taldeak

erredakzioa Bilbo Berria 2007-11-20

Getxoko Nazioarteko Jazzaldia irabazi zuen 2007. urtean People Are Machines talde danimarkarrak. Iazko jazzaldian parte hartu zuen Europako talde gazteen artean, onena izan zen Danimarkako taldea, eta epaimahaiaren zein publikoaren saria jaso zuen. Hala, zuzeneko disko bat grabatzea izan zen euren saria. Orain, diskoa kaleratu dute Errabal jazz zigiluaren eskutik.

Jazz taldearen zuzeneko lan berriak bost kantu biltzen ditu. Lau kantu taldeak sortutakoak dira, eta bosgarrena, berriz, Branford Marsalis saxo jotzailearena da. Abesti horiek iazko jazzaldian jo zituzten. Marius Neset saxofoi jotzailea, Magnus Hjorth piano jotzailea, Petter Eldh kontrabaxu jotzailea eta Anton Eger bateria jotzailea dira People Are Machines taldeko kideak. Duela hiru urte sortu zuten taldea Kopenhagen. Jazz moderno, indartsu eta bizia jotzen du laukoteak. Talde gazteak kaleratu berri duen diskoaz gain, beste disko bat dauka merkaturatua.