Hemen zaude: Hasiera Artistak Paul San Martin

Paul San Martin

San Martin Stay Blues taldearen bidez ezagutzen dute blues, jazz eta bestelako doinu beltzen jarraitzaileek, 1997. urteaz geroztik jaialdiz jaialdi –Donostiako Jazzaldian behin baino gehiagotan jo du- eta tabernaz taberna aritu baita talde donostiarra emanaldiak eskaintzen. Bluesaren tradizio luzearen gaineko ezagutza zabalaren lekukotza utzi du Stay Bluesek hala zuzenekoetan nola bere orain arteko disko bakarrean (Stay Blues, Gaztelupeko Hotsak, 2007), eta bide beretik doa San Martinek bakarka, ahotsaz eta pianoz, grabatu duen “Tracks” izeneko lan hau.

 

Entzun: Roll Em Pete

Diskoak: