Ibilbidea
Deba eta Markinako bikote honek, aurretik beste musikari batzuekin
jardunak diren arren, elkarrekin ibilbide luzea darama musika munduan.
1998an elkartu eta hasiera batean trikitixa eta kantu txapelketetan
parte hartu zuten paper itxuroso eginez bertan. Erromeria munduan ibili
dira etengabe Euskal Herrian zehar.
2007an Faborez diskoan hartu zuten parte eta 2008an estraineko lana kaleratu dute, zuzenean grabatutako Lastur Bidean.

