GAUR

Noa Lur abeslariaren grabaketa guzien izaera, eta agian, inoiz baino gehiago luxuzko talde baten laguntzaz aurkeztu berri duen GAUR disko honetan. Makina bat sari eta goraipamen jaso (Estoniako “Nomme Jazz” Nazioarteko Festibalean Europako ahots onenen artean kokatua,”Troublemaker” diskoari BBK Jazz muestrako bikaintasun saria…), Bobby McFerrin edo Macy Gray moduko artista handien kontzertuetan haserako kantari eta erregistro zabal eta aberatseko ahots zoragarri baten jabe izan arren, Noak bere oinak lurrean sendo mantentzen ditu. Bai bere jaioterri eta sustrai den Bilboko lurrean baita gero aurkitu duen Jazz unibertso mugagabean ere, haren doinu eta erritmo tradizionalak eta honen esperimentazio askatasunak eskaini dioten guzia betirako eskertuz eta aitortuz. Bi mundu horien arteko elkarrizketa eta harreman guztiz askean oinarrituta, maitasun eta mirespen horren isla ederra da Ander García (Bilbon jaioa eta gure arteko jazz eszenaren funtsezko musikaria, bere izenpeko lau diskoren egile eta besteak beste Jeff Berlin, Rodney Kendrick, Perico Sambeat edota Javier Paxariño modukoen kolaboratzailea) eta Noa artista euskaldunen eta jatorri anitzeko beste artisten ikuspegi ezberdinen uztarketa aberasgarri modura gauzatzen zaigu musikari bikainez osatutako talde hau.  Hauek dira laukotea osatzen duten musikariak: David Sancho madrildarra , bi diskoren egile eta Moises Sánchez, Henry Cole edo Antonio Lizanaren kolaboratzailea; eta David Fernandez zaragozarra (Bob Sands Big Band, Bobby Martinez Latin Band, Norman Hogue Band moduko taldeen partaidea),

    Gaur
  • Noiz: 2023-11-19 19:00
  • Non: Madril, CC Paco Rabal,

Ez dago hemerotekarik

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com