Hemen zaude: Hasiera Artistak Nevermind People
Informazioa
Elementua gehitu da
Informazioa
Elementua zure saskian badago dagoeneko

Nevermind People

“Nerabearen usaina bezala” (“Smells like teen spirit”), hori igertzerakoan, horrelako “izpiritua” antzematerakoan, zerbait gerta litekeen susmoa dugu. “Lagunekin batera, erreza da burua galtzea”, eta horretan diardu talde honek. Lagunen artean osatutako talde honetan, aitzakia Nirvana taldearen diska ospetsuak markatutako garaia da. Momentu haiek, ´90. Hamarkada, kolore batez margoztutako oroitzapenez josia dagela, dira guzti honen abiapuntua.
“Etorri zaren bezala” (“Come as you are”) aski definitzen du egitasmo honen funtsa. Taldeko lau partaideak badute zer esan guzti honetan. Heuren formazioaz aparte, musika iturri ezberdinetan jasotzen dute elikagaia; ezinbestekoa suertatzen den faktorea haien musika bere zabaltasun eta maiztasunean jasotzeko.
Ainara Ortega-ren ahotsa, Jorge Abadías-en gitarra, Aritz Luzuriaga-ren kontrabaxua eta Hasier Oleaga-ren bateriadira guzti honen elementu sonoroak. Antzerki honetan aktoreak.Heuren bizipenak mahai gainean ipini eta neurririk gabeko esperientzia hau gauzatzen dutenek.
“Bizitza zuzenean delako”, horretan jarduteko intentzioarekin dago taldea. Garai batean izandako gertakizunak bizirik daudelako oraindik ere -eta betirako- horiek guztiak gauzatu nahi dituztelako, aurrera egiteko guran daude neska-mutilak.
Bizirik diardutelako iraganeko momentu haiek. instante batez, nota pare batzuekin, haiek berpizteko almena eta nahirekin heldu da talde hau.

 

Entzun: Come as you are.

http://www.myspace.com/nevermindpeople

Diskoak: