Hemen zaude: Hasiera Artistak Neighbor Ibilbidea

Ibilbidea

NEIGHBOR (auzokideak)

Maite Larburu eta Josh Cheatham dira auzo honetako biztanle bakarrak. Euskalduna da Larburu, eta estatubatuarra Cheatham, baina Amsterdam hirian bizi dira. Musika ikasketek eraman zituzten herrialde hartara duela hamar urte baino gehiago -biolin jotzailea da Larburu; viola da gamba eta kontrabaxua jotzen ditu Cheathamek-, eta geroztik, antzinako musika klasikoan, XVII. eta XVIII. mendeetako musika barrokoan eta ganbara musikan nabarmendu dira biak ala biak. Besteak beste, De Nederlandse Bachvereniging, Amsterdam Baroque Orchestra, Anima Eterna, Orquesta Barroca de Sevilla eta Holland Baroque Society orkestretan parte hartu du Larburuk -hain zuzen, Donostiako Zinemaldian estreinatu berri den Asier Altunaren Zela Trovke film laburrean ikusi ahal dugu Holland Baroque Society orkestrarekin XI. mendeko kanta eslovakiar bat interpretatzen-. Cheathamen curriculumean berriz, Capriccio Stravagante Orchestra, Netherland's Bach Society, Chanticleer for Teldec eta beste hainbat izen agertzen dira.

Auzo honetan entzuten den musika ordea, arrunt bestelakoa da. Izan ere, Larburuk eta Cheathamek alde batera utzi dituzte beren tresna profesionalak -ez erabat, ordea- eta ahotsa eta gitarra oinarri dituen kantu sorta bat eskaintzen digute