Hemen zaude: Hasiera Artistak Morau Hemeroteka Pop naif saio aparta

Pop naif saio aparta


“KALAMIDADIAK” ***** Morau eta Agotak - B. Malone - Gaztezulo 84

Askotan, gauzarik politenak bazterretan ezkutatzen dira, txikitasunean. Horrexegatik, aldian-aldian, osasungarria da gailurretatik urrundu eta ertzeetara jotzea. Andoni Tolosa Morau ertzetik ibili da beti, eta hori dela eta, jende gutxik estimatzen du bere produkzioa merezi bezala. Bere bosgarren disko honetan –Agotak taldearekin bigarrena da-, hamabi kantu zoragarri topatuko dituzu. Zoragarri. Pop naif saioa aparta da diskoa, eta gauza ederra da naif hori azpimarratzea: hainbeste kalamidade kantatu dituen herri honetan, aspaldi ahaztu zitzaigulako zer den marrazkiak abestea. Bikaina.