Hemen zaude: Hasiera Artistak Miguel Angel Remiro Ibilbidea

Ibilbidea

MIGUEL ANGEL REMIRO

PIANISTA

 

Musikari profesionalen hirugarren belaunaldikoa izanik (aita pianista, aitona biolin jotzailea), bere kabuz ekin zien musika ikasketei, eta urteak eman zituen jazz, flamenko, tango eta beste herri musika batzuk pianoz interpretatzen, gerora musika ontzeko alderdian isla garbia izango zuena.  

Aragoiko Goi mailako Musika Ikastegian Javier González eta Tensy Krismant maisuekin ikasi zuen pianoa, eta Teresa Catalán irakaslearekin konposizioa, eta "goi mailako konposizio, harmonia, kontrapuntu eta instrumentazio irakaslea", "goi mailako Musika Pedagogia irakaslea" eta "goi mailako solfeo, errepentizazio, garraio eta laguntza irakaslea" tituluak eta piano irakaslea titulua lortu zituen. Era berean, I.A.D. jaso zuen unibertsitate konplutensean. 

Besteak beste, Rober Beaser, Julio Estrada, Luis de Pablo, Ramón Barce, Jose Luís Turina, Cristóbal Halffter, Manfred Trojahn, William Sweeney, José Nieto, David P.  Graham eta Ivam Nommick maisuek eskainitako mintegietan eta ikastaroetan izan da.  

2003. urteaz geroztik Konposizio, Instrumentazio eta Orkestazio, Analisi eta Organologia eta Akustika irakaslea izan da Aragoiko eta Nafarroako goi  mailako musika ikastegietan. Ikertzaile gisa, flamenkoaren eta Fallaren eta Albenizen musikaren arteko loturari buruzko doktore tesia ari da lantzen. 7 urtez kolaboratzailea izan da “Acordes de Flamenco aldizkarian flamenko berriaren eta flamenko-pianoaren ataleko arduradun gisa. “El flamenco y otras músicas hispánicas" ikuskizuna sortu eta zuzentzen du.

Musika "jasoa" ontzeaz gain, antzezlanetarako eta ikus-entzunezkoen munduko hainbat generorentzako musika egiten du (bere lanak hainbat aldiz izan dira MAX eta GOYA sariak jasotzeko hautagaiak, eta "Cabaret de Caricia y Puntapíe" lanari esker musika ikuskizun onenaren MAX-2010 saria jaso zuen)

“5 piezas flamencas para piano” (Flamencolive) albuma argitaratu eta mundu mailan banatu ondoren sortu zuen “Flamenco Contemporáneo Ensemble” (talde horrekin gonbidatua izan zen Espainia ordezkatzeko Munichen izandako EUROPAMUSICALE 2009 jaialdian). Talde horrek flamenkoa, jazza eta europar musika "jasoa" biltzen ditu XXI. mendeko espainiar musika sortzeko; egun bide horretan ari da berria duen “Hispanía Ensemble”  taldearekin.

2008ko Zaragozako Expoan "Uraren Epaimahaiaren" itxiera ekitaldirako musika ontzeko eta interpretatzeko ardura izan zuen.

2015. urtean Carlos Saurak "Arrabal" pieza eskatu zion, boskotearen formatuan interpretatzeko jota fugatua, zinema zuzendariaren "La Jota" filmean jasotzeko. Urte horretan bertan pantailaratu zen lehenengo aldiz Gaizka Urrestiren "Bendita Calamidad" filma, eta Miguel Angel Remiro izan zen soinu bandaren egilea. 2015ean ere musika konposizio onenari ematen zaion "Abanico de Vías" saria jaso zuen.  

Egile honen musika izen handiko auditorioetan entzun da, esate baterako, Madrilgo Auditorio Nazionalean, Zaragozakoan, Bartzelonako Palaun eta  Valentziakoan, eta izen handiko interpreteek eta orkestrek joak izan dira.

Orkestrarako, baleterako, eta ganbera-musika interpretatzen duten formazioetarako musikak, antzerkirako, zinemarako, ikus-entzunezkoetarako, gaikako erakusketarako eta beste genero batzuetarako musikak barne, osatuta dago egile honen katalogoa. Era berean, jazz hirukote eta laukoteentzako pieza ugari ditu idatzirik.

Eta jazz generoko pianistaren arloa ere ez du bazterrera utzi. 1994tik 1996ra arte Madrilen izan zen, hilabete batzuk New Yorken. 1994. urtean “Miguel Ángel Remiro Cuarteto” taldea sortu zuen Madrilen, eta Madrilgo jazz aretoetan (whisky jazz, Clamores, etab.) eta urte haietako jazz aretoen estatuko zirkuituan jo zuen. 1999. urtean grabatu zuen bere bakarkako lehenengo diskoa, "Punto de Fuga" (Delicias Dicográficas). Eta 2012an “Blanco y negro” (Delicias Dicográficas), bertsioez osatutako diskoa kaleratu zuen. 2016an argitarau da “Canciones sin palabras” ( Errabal) hirukoteak jotzeko azken diskoa; jatorrizkoak dira gai guztiak.