Oso gauza serioa da hau
Gaztezulo 2008 urtarrila
MAMBA BEAT- MAMBA BEAT
Lan hau entzun ondoren, zalantza bat geratzen da airean: diskoan bezainbeste indarra ote dute Mamba beat-ekoek zuzenekoetan? Hala bada, indar bera badute alegia, oso gauza serioa da hau. Programazio elektronikoen gainean eraikitako disko hau proposamen egokia da gorputza astindu eta lehertu arte dantzan aritu duenarentzat.Jazza, funkya, acid housea, groovea eta technoa elkarren eskutik dakarzkigu Mamba beatek, eta musikari bikainen jakinduria antzematen da nahasketa horretan. Flexioak eta abdominalak egin, eta zuzenekoetara joan beharko dugu.
- Malone

