Hemen zaude: Hasiera Artistak Malacara & Wilson Band

Malacara & Wilson Band

Bartzelonako Alex Malacara abeslariak eta musikagileak eta Tony Wilson britainiar gitarra jotzaileak osatzen dute Malacara & Wilson Band.

Talde handi batek apailatutako abesti handien bilduma da "Summer Camp Blues" euren azken diskoa. Betiko musikatik abiaturik bluestik, countrytik eta folketik edaten du. Abestiok galtzaileak eta bihotz minduak dituzte hizpide, leku orotara eta aldi berean inora ez daramaten amaierarik gabeko errepideak, poesia iluna, jaurtigai batean idatzitako izenak. Beren haziak munduaren beste aldetik iristen badira ere, "amerikarra" deitua baino askoz ere gehiago da Malacara & Wilson Band taldea.

Entzun : Almost Blues

Diskoak: