Hemen zaude: Hasiera Artistak Mahaster River Ibilbidea

Ibilbidea

MAHASTER RIVER

Mikel Azkargorta eta Unai Azkarate 2003-2004 ikasturtean Pisukideak izan ziren Bilboko La Riverako 14. atarian, La Merced Bilborrocketik oso gertu dagoen pisu batean. Ikasturte hartan, bakoitzak bere taldea zuen, Mikelek COOL PANIC Talde rockeroan jotzen zuen eta Unaik FLY SHIT taldean Hard core sutsua egiten zuen, Biek Leioan ikasten zuten Unaik Arte Ederrak eta Mikelek Biokimika, bainan edozein aukera aprobetxatzen zuten instrumentuak atera eta batera zerbait jotzeko. Bestalde Bilborrock aretoa bertan izatea luxuzko aukera zen bertan dohainik ospatzen diren kontzertu guztiak ikusteko, beraz urte haietan ez genuen Villa de Bilbao pop-rock lehiaketako kontzertu bat ere galdu. Urte haietan COOL PANIC taldeak bere bigarren lana (soul on fire ) atera berri zuen eta FLY SHIT taldea (Bizitza baina nola bizi) bere bigarren diska izango zena grabatzen ari zen. Hilabete batzuk beranduago Fernando Laskurain Eskoziatik 12 sokako kitarra liluragarri batekin etorri zitzaigun eta batera zerbait egiteko aukera ikusi genuen, horrela gogoratzen ditut nik behintzat Mahaster Riverren hasierak. Ordutik hona kontzertuak jo eta jo gabiltza. Jotzeko gero eta baldintza hobeagoen atzetik beti.

Mahaster River proiektuan parte hartzen dugun musikariok aurretik oso estilo desberdinak jorratu ditugu. Unai Azkarate kitarrajole eta ahotsak bederatzi urte igaro ditu Fly Shit izeneko Hard Core taldean kitarrari soinu gogor eta pisutxuak ateratzen, eta AZKAITER PELOX bezala ere beste pare bat urte egin ditu bakarlari gisa Euskal herriko zenbait txokoetako oholtzetara igotzen, kitarra akustikoaren soinu intimo eta glamurosoak bazter guztietan lau haizeetara zabaltzen. Mikel Azkargorta baxujotzaileak berriz Cool Panic Bergarako rock taldean aritu da hainbat urtetan. Fernando laskurain bere aldetikan Fragelrock taldean aritzeaz gain, Edinburgotik 12 soketako gitarra ekarri zuenetik, abestiak sortzeari ekin zion eta hiruron artean abesti lasai eta progresiboak jotzen dituzte, musikarekin giro desberdinak sortuz.