You are here: Home Artistak Magnus Mehl Quintett Hemeroteka Magnus Mehl Getxo Jazzeko irabazlearen diskoa, kalean da

Magnus Mehl Getxo Jazzeko irabazlearen diskoa, kalean da


MIKEL LIZARRALDE Donostia Berria 2007-02-13

Magnus Mehl saxofoi jotzaile alemaniarraren boskoteak irabazi zuen 2006ko Getxoko jazz jaialdiaren sari nagusia, eta horrenbestez jazzaldian eskainitako bigarren kontzertuko pasarte batzuk biltzen dituen CDa kaleratu berri dute: Jazz Getxo (Errabal)

Europako jazz lehiaketa da Getxokoa, eta iaz 73 talde aurkeztu ziren bertara. Magnus Mehl Quintetek irabazi zuen sari nagusia -Jazz Kamikaze Eskandinaviako taldearekin lehia gogorra izan ondoren-, eta boskoteko tronpetistak, Brice Moscardinik, bakarlari onenaren saria eskuratu zuen

Diskoan sei pieza jaso dituzte, 2006ko uztailaren 2ko kontzertuan grabatutakoak gehienak. The Dutch Way to Ride a Bike, Frühstück in moll eta The Lovebrothers Story Mehlen konposizioekin batera, beste hiru pieza ere biltzen ditu diskoak. Frederik Kosterren 200 Turkeys, Kenny Barronen Voyage eta Julian Cannonball Adderleyren Marabi.

Magnus Mehl Quintet-ek bigarren saria irabazi zuen Hoilaarteko (Belgika) jazzaldian irailean.