Ongi etorri kantautoreen lurraldera
| Iturria: | Matraka |
| Eguna: | 2008/12/04 |
Ezinegona; hori da Keu primeran definitzen duen hitza. Hainbat proiektutan ibili ondoren;KTI, Psychophony, Etsaiak, Fjord, UEK; arnasa hartzeko unea heldu zaio; une akustikoa, hain zuzen. Mini album bat grabatu du Ondarroako gitarra jotzaileak, intimitatean, bateriarik gabe. Zazpi kantu bildu ditu eta Keu samurrena eta hurbilena topatuko dugu abesti horietan. Horra hor Negar zikuen burdinezko hesietan, Yurena Nuñoren txeloaz; seguru asko, lan osoko tarte hunkigarriena. Baina, horretaz gain, rock akustikoa;Eskua sartu nuen;, pop distiratsua;Melodiak gogoratzen, Denbora II, Diamantea;, kantautore baten leloak;Gosez jantzitako begiradak; eta bals hipnotikoa;Zure zain; ditugu. Keuren ondoan Mikel Arakistain agertzen zaigu; haren baxua Etsaiak, Fjord eta UEK taldeetako grabazioetan entzun dugu. Beraz, lagun arteko diskoa atera du ondarroarrak, etxeko egongelan egin balu bezala: gitarra akustiko bat, ahotsa;batzuetan berak egindako harmoniak gehitzen dira;, baxua eta txeloa. Ongi etorri, Keu, kantautoreen lurraldera.

