Hemen zaude: Hasiera Artistak Karidadeko Benta Ibilbidea

Ibilbidea

Jon Maia bertsolariaren inguruan sortutako taldea. Bertsoak eta koplak oinarri, doinu bereziekin egindako kantuak. Garai bateko herri orkestren antzera.
Talde ez ohikoa da Karidadeko Benta. Ez ohikoa taldekideen artean bertsolari bat, aktore bat eta arte plastikoetan aritzen direnak daudelako; eta ez ohikoa, flamenkotik, Marokoko eta Iraneko doinuetatik edo cha-cha-cha-tik edaten duelako euskal tradizioarekin lotura zuzena duen proiektu bat gauzatzeko. Bertsoak dira Karidadeko Benta osatzen duten abestien arteko lotura eta sustraia, gainera mundu zabaleko doinu askok ere bertsoen neurria dutenez, naturaltasunez gertatzen da harremana Herri txikietako erromerietan aritzen ziren jazbanen bertsio eguneratua da euren proposamena.
Jon Maia zuzendari, Karidadeko Bentako funtzioan ez dago aspertzerik.
PARTAIDEAK
Jon Maia Ahotsa
Aran Santamaria ahotsa, klarinetea
Tolo: Klarinetea tronpeta, saxoak, klarinetea
Jon Manzisidor lauda, gitarra
Imanol Manterola perkusioak
Domentx Uzin Helikoia eta bibolina