Hemen zaude: Hasiera Artistak Kanevsky Hemeroteka Gitarrak berak hitz egin eta abesten du

Gitarrak berak hitz egin eta abesten du


Julian Kanevsky
[Julian Kanevsky]
Gaztelupeko hotsak

Argentinarra da Kanevsky, gaztetan Madrilera bizitzera joandakoa. 33 urteko musikaria nazioartean ezagunak diren talde eta bakarlariekin aritu da, bai zuzenean, bai estudioan. Besteak beste, Andres Calamaro, La Cabra Mecánica, Uriah Heepeko Ken Hensley eta Gun?s and Roseseko Steven Adler-ekin. Beraz, gitarra jotzailearen curriculumari erreparatuz, jakina da haren kalitatea apartekoa dela. Lehen bakarlan honetan bederatzi abesti instrumental bildu ditu argentinarrak, eta, horretarako, urteetako tandem erritmikoa osatzen duen bikotearekin bildu da. Antonio Alvarez Pax bateriak eta Javi Vacas baxuak osatzen dute disko honetako hirukotea. Ekoizpenaz, berriz, Jairo Zavala gitarra jotzailea arduratu da. Bakarkako lan instrumentala bada ere, ez pentsa eskala konplexu eta abiadura handiko pasadizoz osatutako disko bat denik. Teknika bikaineko instrumentista izan arren, musikariak duen feeling eta gustu handiaz ohartzen da entzulea. Bluesean, funkyan eta rockean oinarrituriko lan bat da. Estilo sustraidunetan murgilduz, uzta propioko bederatzi pieza aurkeztu ditu Kanevskyk. Abeslaririk ez dagoela diskoa entzuten amaitzen dugunean konturatzen gara. Izan ere, gitarrak berak hitz egin eta abesten du.
Jon Gurrutxaga