Hemen zaude: Hasiera Artistak Juan de Diego TRAKAS Hemeroteka Lan interesgarria jazz entzule ugarirentzat.

Lan interesgarria jazz entzule ugarirentzat.


Panza de burro
[Juan de Diego Trio]
Errabal/ gaztelupeko hotsak

Hirukoteak gero eta lan interesgarriagoak egiten ari dira jazz arloan, eta honako hau ez da salbuespena. Juan de Diego tronpeta jotzaileak Bilbo, 1968 konfiantzazko lagunak hartu ditu, Dani Perez gitarran eta Joe Smith baterian, eta haiekin grabatu ditu hamaika pieza hauek, be bop eguneratu batean. Beraz, Dani Perezen gitarrak rockera hurbiltzen dira noizean behin Laredo kantuan, Neil Youngen moduan; Panza de burro abestian, Radioheaden bidetik; beste batzuetan, berriz, giroak askoz esperimentalagoak dira, batez ere hasierako partean Shark et Papillon, Cu Chi;Vietnamgo herrixka;, Negras;musika notez ari;, umorea falta gabe Que tal andamios, Fa sol la sol sib. Eta pieza biribilak ere badaude, lehenengoan gozatzeko egokiak: *Chico busca canción eta Can Pitagoras*, esate baterako. Horrelako hirukoteetan gertatzen den bezala, denek hartzen dute parte pieza bakoitzaren giroan; horretarako, oso garrantzitsua izan da liderraren erabakia, kontrabaxuaren ordez gitarra berezia aukeratzea. Dani Perez oso mutil trebea da eta Bill Frisell maisuaren akordeak urrunago daramatza. Lan interesgarria jazz entzule ugarirentzat.
Joseba Martin