Juan de Diego Trio
Bartzelonan bizi den Juan de Diego (Bilbo, 1968) tronpeta jotzaile euskaldunari ezin aurpegiratu dakioke talde konbentzionalegien sortzaile denik. Pere Loewe eta Ramón Díazekin partekatzen zuen Freaky Trio hirukoteak ez zuen musika tresna harmonikorik erabiltzen. Orain, Dani Pérez gitarra jotzailearekin eta Joe Smith bateria jotzailearekin, haren mira pizten duen Dave Douglasen Tiny Bell Trio hirukotea gogorarazten duen konbinazioaren aldeko apustua egiten du. Hirukotearen aurreneko diskoak, Panza de burro, poparekin eta bossanovarekin egiten du jolas, eta kontrasteak eta arau handi bat –jazza guztiari irekitzen zaion musika da– ditu ezaugarri nagusi. Bartzelonako eszenategian balio handia duen hirukote honek aurkeztutako proiektu lotsagabea eta ausarta duzu honakoa.

