Ibilbidea
Josetxo Goia-Aribe, saxojole nafarra, Nafarroako
soinu tradizionalak eta gaurko soinuak ederki uztartzen ari da azken
urteotan. Musika hainbat estilo jorratu ondoren, bere musika sortu eta
grabatzen hasi zen aurreko hamarkadan.
Bere lehenbiziko lana Auñamendi
izan zen, Nafarroan barrena halako bidai musikala, Pariseko 3
musikarirekin grabatuz. Bidaia honek soinu garaikideetara eraman
gintuen.
Gero, Eunate etorri zen. Honetan, Goia-Aribek bere saxoari celloa erantsiko dio, bikote berezia sortuz. Herrimiña
izan zen ibilbide honen hirugarren geltokia. Hemen ere eskarmentu
haundiko musikariekin elkartuz disko koloretsua lortu zuen eta bertan
bere ibildibearen heldutasuna antzematen da.
Laugarrenik, Ilhargi-min izeneko diska dugu, Maddi
Oihenart-en abotsa nagusiki entzuten delarik. Xiberoko emakume honen
abotsa gehi Goia-Aribek sortu eta konpondutako musika batzen dira
bertan. Eta horrekin batera euskal literaturaren zenbait atal musikatu
egin ditu, pianoa, saxoa, kontrabaxua eta abotsa lagun.
2006koa da Josetxoren proposamen berria Los Pendientes de la Reina izenekoa.
Bertan musikari bereziak elkartzen dira jazza, musika herrikoia eta garaikidea uztartuz.
Errepertorioa Josetxok berak konposatutako piezek osatzen dute.
Egun inprobisazio irakaslea da Euskadiko Goi Mailako Musika eskolan (Musikene)

