Hemen zaude: Hasiera Artistak Joserra Senperena

Joserra Senperena

Bide Ertzean edo Fito & Fitipaldisen ibilbidea jarraituko duenak berehala errekonozituko du, bi taldeok diskoetan eta kontzertuetan laguntzen dituen teklatu eta akordeoi jotzailea baita Senperena; ez dira gutxi izango haren izena beste hainbat pop talde edo kantariren diskoetako kredituetan irakurriko zutenak. Baina, beharbada hauxe da garrantzitsuena, lan horiek guztiek ez dute eragotzi Senperenak bere bakarkako ibilbide propioa garatzea, eta goraipamen ugari jaso duten nortasun handiko diskoak grabatzea:  Mandarin dotore (Gaztelupeko Hotsak, 2003), Jose Inazio Ansorena txistulariarekin grabaturiko Chillida-Lekutik (Gaztelupeko Hotsak, 2004), Dardaren interpretazioa (Gaztelupeko Hotsak, 2008) eta 10 Trio piano, biolin eta akordeoirako (Gaztelupeko Hotsak, 2012) dira horien adibide.