Hemen zaude: Hasiera Artistak Joseba B. Lenoir Ibilbidea

Ibilbidea

Beran (Nafarroa) jaioa 1984ean, 16 urtetan Ameba sortzen hasi ginen, lehen aldiz eszenatokira igotzeko aukera eman zigun taldea, eta urte batzuk beranduago Sexty Sexers izanen zena. Banda hau 2010 urtera arte egon zen biran ehundaka kontzertu emanez, gehien bat Euskal Herrian, baina baita Espainia eta Europatik ere. Bide hark hiru diska luze eta hainbat single eman zituen.

 

2001ean Gasteizera mugitu nintzen ikasketak zirela eta, bertan jaio zen urte batzuk beranduago Sumisión City Blues. Taldea banandu berria zen Obligacioneseko  Anti eta Pelak sortu zuten, ondotik Gasteizen bizi ginen musikariak gehitzen joan ginen; Davíd baterian (Los Padrinos, Los Ajustadores...), Penike bajuan (Jazz eszenako musikaria) eta ni neu gitarran. Hainbat EP eta single argitaratu ditugu eta urte pare batez biran ibili gara, orain single bat prestatzen ari gara talderen batekin split moduan argitaratzeko.

 

Gaur egun Bartzelonan bizi naiz eta hemen hasi zen nire bakarkako bidea pieza instrumentalak biltzen dituen “Instroak Vol.1” lanarekin. 2011-2012 ikasturtean, gainera, Taller de Musics eskolan aritu nintzen musika ikasketetan sakontzen.

Honetaz gain, hiri honetan bertan musikari gehiagorekin elkarlanean ari naiz. Oskar Benas y Los Vampiros del Ritmon sartu nintzen gitarrajole gisa, hainbat zuzeneko egin ditut beraiekin eta “Vida Vierte, Muda Muerte” diska grabatzeko ere aukera izan dut. The Capaces punk rock taldearen diskan ere parte hartu dut.

 

20123eko irailan Izaki Gardenak talde berriaren “Itsasargiak” disko laburra grabatu nuen eta zuzeneko gitarra moduan ere banabil beraiekin.

Azkenik, 2012ko azarotik aitzinera Max Gamuzan hasi nintzen baxua jotzen, talde honen “Los buenos momentos están aquí” diskoa aurkezten duen biran.

 

 

DISKOGRAFIA:

 

AMEBA

RockNRoll Samurai – Otsoa izan naiteke – Single 2004 (autoekoizpena)

Zauri gaziak eta amets hezeak – CD 2004 (autoekoizpena)

 

SEXTYSEXERS

Askatu jarrera – VVAA Zure Rokanrola 2005

Iluntze Berri Baten Bila – CD 2005 (Gaztelupeko Hotsak)

Zerrrailak – single (Gaztesarea)

Urkamendi Blues – CD 2007 (Gaztelupeko Hotsak)

Black!Black!Mamba! - VVAA 10' EP (Bloody Hotsak)

Hero Mantra – CD 2009 (Volcom Entertainment)

SUMISIÓN CITY BLUES

Sumisión City Blues – EP 2011 (autoekoizpena)

Las Víctimas de Chacal – Suicida – single 2011 (autoekoizpena)

El odio, la demacración y la ternura humana – EP 2012 (autoekoizpena)

Viento del norte – VVAA Gasteiz Dirt Capital LP 2012

Último día perfecto - VVAA Gasteiz Dirt Capital LP 2012

 

JOSEBA B. LENOIR

Instroak Vol.1 – CD 2012 (autoekoizpena)

Hala Bedi Sessions – CD 2012 (autoekoizpena)

Inside Instroak – Digital Album 2012 (autoekoizpena)

Stackek Tiro! (Black Keys cover) – single 2012 (autoekoizpena)

 

IZAKI GARDENAK

Gitarra elektrikoak, akustikoak eta banjoa “Itsasargiak” lanean - CD  2012 (Elkar)

 

OSKAR BENAS Y LOS VAMPIROS DEL RITMO

Gitarra elektrikoak, akustikoak, banjoa eta ahotsak “Vida Vierte, Muda Muerte” lanean - LP+CD 2012

 

Honetaz gain, hainbat bakarlari eta bandaren lanetan parte hartu izan dut, tartean Saioa (Matrioska Heart, 2009), Can't Explain (Army Armak, 2012), The Capaces, Willis Drummond (A ala B, 2012), Akatu...