Hemen zaude: Hasiera Artistak Jimmy Barnatan Ibilbidea

Ibilbidea

Atlantikoz haraindian daude Barnatánen musikaren sustraiak, iparramerikar musika tradizioaren jatorrian errotzen dira. Betikoz markatu du artista hau Santander eta New York hirien artean bizi izanak, egile honen  diskoetan zehar agerian geratu zen bezala.

 

Aktore, zuzendari, idazle eta musikari, Jimmy Barnatán oso ezaguna da aktore gisa ibilbide luzea egina delako eta Alex de la Iglesia, David Monzón, Gutierrez Aragón, David Trueba eta Santiago Segura bezalako zuzendariekin lan egina delako. Telebistan eta teatroan egin du lan, hiru film labur zuzendu ditu eta bi eleberri idatzi ditu orain arte, “Atlas” (2005) eta “New York blues” (2012). Gaur egun une oro lagun dituen The Cocooners taldearekin aritzen da eta beraiekin lantzen du hizki larriz idatzitako iparramerikar musikaz blaituriko unibertsoa, jazz, soul, funk, blues eta country musika moldeen topagunea, denak  betiere presente dagoen rock and rollaren arimaz onduak.