Hemen zaude: Hasiera Artistak Iñaki Salvador Hemeroteka Iñaki Salvador eta bere taldea Kursaal aretoan

Iñaki Salvador eta bere taldea Kursaal aretoan


ekain rojo

Donostia

**Iñaki Salvador** piano jotzaileak eta bere taldeak kontzertua eskainiko dute bihar, 20:00etan, Kursaaleko Ganbera aretoan. Bederatzi musikarirekin osaturiko taldea Donostiako Nazioarteko Jazzaldiaren enkarguz jarri zuten abian. Ekainean ekoitzi zuten Faro CD bilduma aurkeztuko dute emanaldian.

Iñaki Salvadorrek sorturiko doinuak ez ezik, musikari donostiarrak moldaturiko jazz musikako estandarrak ere eskainiko dituzte. Horrela, Jabier Muguruzaren zenbait kanturen egokitzapenak entzun ahal izango dira.

JAZZ DOINUAK ARDATZ. Jazz doinuen barruan euskal piano jotzaile garrantzitsuenetarikoa da Iñaki Salvador. Musikari eta jazz talde askorekin egin ditu grabazioak, Mikel Laboarekin esaterako. 1982an bakarlari onenaren saria lortu zuen Donostiako Jazzaldian.

Musika. Iñaki Salvador Noneto. Lekua: Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan. Noiz: Bihar, 20:00etan.