Hemen zaude: Hasiera Artistak Igor Arzuaga

Igor Arzuaga

Exkixu talde arrakastatsuan eta Mikel Urdangarinen lehen diskoetan parte hartu zuen, harik eta bakarkako kantu egile ibilbideari ekin zion arte. Orain arte bi disko kaleratu ditu bere izenpean (Argi izpi bat eta Smog, biak Gaztelupeko Hotsak-ekin) eta beste bi (Lagun eroa eta Unibertsoa gu) Mara izenpean, bere kantuak interpretatzeko Arzuagak sortutako “pertsonaia” edo alter egoa. Molde intimistako diskoak dira, zeinetan poesiak musikak adina garrantzia duen, eta pop, rock eta folk doinuekin batera, kabareteko musikaren edota Frantziako kantagintzaren oihartzunak biltzen diren. Esan daiteke Arzuaga bere ahots propio eta berezia aurkitu duela urte hauetan zehar. Horrez gain, instrumentu bat baino gehiago menperatzen dituen musikaria da: pianoa, gitarra, soinu txikia, akordeoia, aho-soinua… Azken garaian Luis Vil musikariarekin lan egiten du eta elkarrekin kaleratu dute Mara-mara.

Entzun : Kartzela

Diskoak: