h3o

Jazz garaikidearen eta
abangoardiako musikaren esparruetan zehar askatasunez igarotzen diren ibilbide
luzeko hiru musikariren batasuna dugu h3o.
 Alde batetik, Sorkunde Idigoras pianojolearen kezka artistikoa. Alberto
Lizarralderekin Jazzle sortu eta zuzendu zuen, Euskal Herriko lehen eskola jazz
eta musika garaikidean. Biok antolatu zuten Plaza izeneko festibal ezaguna,
baita Zirrara zigilua sortu ere, musika editatzeko. Arte proiektuetan burutu
dituen sorlan eta lankidetza desberdinez gain, Sorkunde Idigorasek irakaskuntzan
dihardu Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.
 Bestetik, Hasier
Oleaga
bateriajoleak hainbat estilo erabili ditu jazz eszenaren erreferente
bihurtu arte, instrumentista zein sortzaile gisa. Mugalariak taldearen ohiko partaide
eta hainbat lan diskografikoren egile, Oleagak Ruper Ordorika, Iñaki Salvador
edo Mikel Andueza bezalako artistekin kolaboratu du, besteak beste.
 Azkenik, Julen
Izarra
saxofoijolea euskal jazzik gaurkotuenaren derrigorreko beste
erreferente bat dugu. Trizak taldeko kidea da eta ohiko laguna Organik’s, RS
Faktor, Travellin Brothers bezalako artistekin.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com