Hemen zaude: Hasiera Artistak Fundiziyue Ibilbidea

Ibilbidea

Urola bailaratik dator boskote hau, Urrestillatik, hain zuzen ere. bost urte inguru izango dira taldea eratu eta Euskadi Gazteako maketa lehiketan finalistak izan zirela. Ondoren bazter askotatik ibiliak dira kontzertuz kontzertu. Egin txotx edo Etxeberria parketan egindakoaz gain beste hamaika emanaldi txiki ere izan dituzte. Oraingoan estreineko disko luzea dakarte besapean.

Zikupa izan zuen jaiotz puntua Fundiziyuek. Orduko hartan, Alberdik eta Irimok osatzen zuten aipatutako taldea eta gainontzeko hirurak (Ondarru, Josemai eta Jon) gerora batu zitzaizkien.

Urte bat beranduxeago, 1996.urte aldean, beste hiru talderekin batera argitaratu zuten konpakto autofinantziatua eta orduko kantuak bide zirela Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Ordutik hona euriak sarritan zipriztindu ditu etxeetako kristalak eta bitartean talde moduan egiten joan dira, heldutasunerako bidean, ikasten. Orain erakusteko denbora dela otu zaie eta forma eleganteagoekin, kontundentziaz eta melodia eraginkorrekin datozkigu Fundiziyuekoak.