Hemen zaude: Hasiera Artistak Four Friends Hemeroteka taldearen bigarren diskoa

taldearen bigarren diskoa


Four Friends taldearen bigarren diskoa Bilbotarrak musikearen itsaso zabalean sartu dira Dzanga, bigarren diskoagaz eta Bilbop lehen diskoan jorratutako estiloa baztertu barik, zeozelan zabaldu egin dabe euren musika esparrua, izan be, taldearen jardueran ohikoa dan swing elektrikotik hasita, rockabilly-a, mambo-a, jazz-a, blues-a, soul-a, funk-a zein pop-a landu dabez. Oro har, Four Friends taldean afroamerikar musikearen eragina nabarmendu beharko litzateke eta, jakina, efektu gitxiko soinu garbiak, groove handiko oinarri erritmikoa, zuzenean eta batera egindako erregistroak, inprobisazinoz jositako soloak be taldearen ezaugarri dira.‘Dzanga’ diskoan, lehen aldiz taldearen ibilbidean, formatu instrumentala ahotsagaz osotu dabe berbak daukiezan lau kantutan, inglesa eta euskerea komunikazino bide erabiliz.**Iñaki Iraieta (gitarrak), Jorge Gomez (bateria), Fernando Iraeta (Baxua) eta Eneka Albizu (gitarrak) ohiko taldekideez gan, azken urteotan emonaldi eta grabazinoetan izan dabezan lagunak aitatzea be komeni da: Joe Gonzalez (saxoak) eta Carlos Jover (harmonikak). Horrezaz ganera, Launa kantutan konbitea luzatu deutsie Izar Herran abeslari gazteari eta perkusino lanetan, iaz Kuban disko onenaren saria jaso eban Daniel Amat**i. Four Friends 1999ko zemendian sortu zan Bilbon. Hainbat estilo buztartzen dituan taldea da, jazz-a, blues-a, pop-a eta rock-a. Four Friends-ek abesti propioak zein estandarren bersinoak era instrumentalean egiten ditu. Taldearen abiapuntua Deustuko Mr. Jam Musika Zentrua da.