Hemen zaude: Hasiera Artistak Estramp Jaç Musikariak

Musikariak

Kataluniako Musika Goi-Eskolak (ESMUC) antolatu ohi duen Els concerts de l'Academia zikloan kontzertu bat eskaintzeko batu ziren aurrenekoz Stramp Jaç taldeko sei kideak, 2006ko udazkenean,Bartzelonako Auditorioan

Marcel Casellas musikari eta eskola horretako irakaslea (musika tradizionalaren inprobisazioan) izan zen proiektuaren burua. Joan Aguiar, Ivó Oller, Toni Rocosa, Alfons Rojo eta Quico Samsó musikariak bildu zituen, eta Stramp Jaç izena hartuta, musika tradizonalak jazz inprobisazioetarako eman ditzakeen aukerak landu zituzten.

Jazzaren egitura unibertsalak eta Mediterraneoko forma erritmiko eta antzinako melodiak modu ezinhobean uztartu zituzten lehen kontzertu hartan. Hasiera batean, taldea emanaldi bakar baterako sortu bazen ere, segituan erakarri zuen bai jazzaren inguruko jendearen arreta eta baita musika etniko edo tradizionalean dabilen jendearena. Jendearen ikusminak eta taldekideen beraien ilusioak talde egonkor izatera bultzatu zituen. 80ko hamarraldi amaierara jauzi egin beharko litzateke Stramp Jaç proiektuaren ernamuina topatzeko. Transardania izeneko taldeak, -Toni Rocosa, Alfons Rojo, Quico Samsó eta Marcell Casellas- kontrapasaren eta sardana curta-ren egitura erritmikoetan oinarrituriko inprobisazioak landu zituzten 1988 eta 1992 artean. 90Eko hamarkadatik aurrera Casellas berak gidaturiko beste zenbait egitasmotara Joan Aguiar musikari kanariarra eta Ivó Oller tronpetista batu ziren. Lehen diskoa kalean izanik, jazz jaialdietarako eta musika etnikoen jaialdietarako ateak parez-pare zabalduko zaizkio Stram Jaç taldeari.

Taldekideak

Marcel Casellas, Esplugues de Llobregat (1954)
Kontrabaxu jotzailea, konpositorea eta Kataluniako musika tradizionalaren pedagogoa (l’Aula de Música Tradicional, SMUC…). Beste hainbat proposamen musikalen partaide (Transardània, Casellas-Sextet-Folk, L’Orquestra dels Sons Essencials, La Principal de la Nit…)

Alfons Rojo, Bartzelona (1958)
Gitarrista, biolin jotzailea, tronboi jotzailea eta pedagogoa. L´Aula de Música Tradicional y Popular-eko irakaslea. Orquestra Galana, Quintet Fibonacci, Quartet de mandolines de Barcelona. taldeetako partaide eta fundatzailea.

Ivó Oller, Mataró (1972)
Trompeta jotzailea –Berklee College of Music Unibertsitatean lizentziatua (Boston, AEB)–. Talde askotako partaidea (La Locomotora Negra, Barcelona Jazz Orquesta, La Barcelona Big Latin Band, La Big Band Jazz Terrassa, Orquestra Plateria)

Toni Rocosa, Cornellà (1963)
Clarinetista, saxofonista, tenora eta pedagogoa. Elkarte musikal desberdinetako partaidea saxo aeta klarinetea joaz (Cobla Cornellà, Orquestra Galana, Transardània, Casellas-Sextet-Folk, Orquestra Simfònica de Sant Cugat, Dagoll Dagom…)

Quico Samsó i Soler, Bartzelona (1959)
Bateria. Jazz eta musika garaikideko egitasmo askotan parte hartu du.( Koniec, Transardània, Agustí Fernández, Macromasa, Tiempo al Tiempo, Ektal Ensemble, John Zorn, Hiroshi Kobayahi, Orquestra del Caos, Big Ensemble del Taller de Músics, Pascal Comelade…)

Joan Aguiar, Las Palmas de Gran Canaria (1962)
Biolin eta mandolina jotzailea. Musika tradizionaleko hainbat egitasmotan parte hartu du.Kanarietan, katalunian, Galizian eta Euskal Herrian (Mestisay , Fia na Roda, Oskorri, Mesclat, Els Pets…)