Hemen zaude: Hasiera Artistak Conxita Ibilbidea

Ibilbidea

Helena Casas Pomada taldeko kidea izan zen hainbat urtez. Aurretik beste zenbat taldetan aritu zen, tartean Fundacion Tony Manero. Pomada Sabadellen (Katalunia) sortu zen eta Carles Belda soinu jotzaileak osatzen zuen. Arrakasta handia lortu zuen hamarkada honen hasieran, folk musika eta musika elektronikoa uztartzen zituen nahasketa alai eta dantzagarriarekin. Bi disko kaleratu zituen: El disc 1 de Pomada (2000) y CD2 (2004). 2005. urtean, Conxita martxan jartzea erabaki zuen Casasek, etxean ordenagailuz egindako kantuak kanporatzeko. Kantu “geldoak eta tristeak” ziren, Pomadan egindakoarekin lotura gutxi zutenak. Musikari talde bat osatu zuen Conxitaren inguruan: Roger Pineda (gitarra elektrikoa), Pep Pastor (baxu elektrikoa), Oriol Casas (bateria eta programazioak) eta Marc Marcé (teklatuak eta programazioak). Amb lletra petita (Gaztelupeko Hotsak, 2006) izan zen bere lehen diskoa, eta Santa Rita, Santa Rita (Gaztelupeko Hotsak, 2008) bere bigarrena.