Hemen zaude: Hasiera Artistak Chris Kase Ibilbidea

Ibilbidea

Chris Kase (1964, New Brunswick, NJ, AEB) jazz generoko musikaria eta tronpeta jotzailea da, Madrilen bizi da 1997. urteaz geroztik.

Besteak beste The Mingus Big Band, Adam Nussbaum, Kenny Wheeler, Bob Mintzer, The Bird of Paradise Orchestra, Steve Coleman, Chick Corea, Steve Wilson, Al Foster, Grant Stewart, Bruce Barth, David Berkman, Perico Sambeat, Iñaki Salvador, Jorge Pardo eta Don Braden bezalako jazz izarrekin jo edo/eta grabatu du.

 

Une honetan emanaldi eta grabazio sorta oparoa du zain, eta horiek Musikenen, Euskadiko Goi Musika Ikastegian, jazz-tronpeta eta inprobisazio eskolak ematearekin uztartzen ditu. Zazpi disko eman ditu argitara buru gisa. Azkenekoa, My Private Circus goiburukoa, Errabal etxeak argitaratu zuen 2012/2013 bitartean, 2012ko martxoan seikotearen formatuarekin kaleratutako Six lana argitaratu ostean. Ode (2008) Espainiako Jazz Disko Onenetako bat izendatu zuen Cuadernos de Jazz argitalpenak 2009an. Twenty-first Century Technique du tronpeta ikasteko metodoa, H.L. Clarkeren ariketen aldaeren bilduma, Balquhidder Musicek 2006an argitaratua. Sekzio erritmikoez lagunduriko tronpeta taldeentzako egindako konponketak berriki argitaratu dizkiote Triplo Pressek eta Quinessential Brass Repertoirek.

 

1994. urtetik aurrera bere konposizioetatik hirurogeita hamar baino gehiago grabatu eta argitaratu dizkiote. Kateren konposatzeko talentua behin eta berriz ezagutua eta aitortua izan da, halaxe egin dute besteak beste American Society of Composers, Authors and Publishers, Michigando estatuko Arte eta Kultura, SGAEk bi urtean behin antolatzen duen Jazz Tete Montoliú, John Lennon Song Writing Contest eta Billboard Magazine aldizkariak. Orquestra de Cambra del Teatre Lliure, Creativa Jazz Orchestra, Bird of Paradise Orchestra, Musikene Big Band eta Bob Sands Big Band orkestrek eta taldeek interpretatuak edo/eta grabatuak izan dira haren konponketak.

 

1997an Washington D.C.-en izandako Thelonius Monk Nazioarteko Jazz Lehiaketan parte hartu zuten mundu mailako punta-puntako hamabost tronpeta jotzaileetako bat izan zen Kase. Chris Kase Quartet laukoteak 1990. urteko jazz lehiaketa irabazi zuen Ypsilanti (MI) Heritage Jazz Festival jaialdian. Era berean, finalaurrekoetara iritsi zen talde bera 1991n nazio mailako Hennessey Cognac Jazz Search lehiaketan.  

 

Maisu-eskolak eman ditu Estatu Batuetan [University of Connecticut, University of Michigan] eta Espainian, Kataluniako Goi Musika Ikastegian;   "Maestro Jaime López" kontserbatorioan, Murtzian; Estudio Escola de Músican, Santiago Konpostelakoan; Jazz eta Flamenko Mintegian, Sevillan; Creativa Jazz Workshop-en, Madrilen; Zarauzko (Gipuzkoa) IV. Jazz Mintegian; Escuela Progreso Musicalen, Madrilen; Cangasko Canjazzen (Galizia), Paiportako (Valentzia) urteroko tronpeta ikastaroan, Ontinyenteko (Valentzia) Errendimendu Handiko Akademian eta Nazioarteko XIV. Jazz eta Musika Latinoaren Mintegian (Valentzia). 1997tik 2004ra arte Madrilgo Musika Sortzaile Eskolako tronpeta, inprobisazio eta konbo irakaslea izan zen Kase.

 

Berklee College of Music ikastegian prestatu eta bertan lizentziatu zen 1985. urtean (Musika Hezkuntza, ohorezko matrikula), gero  University of Massachusettseko Unibertsitatean (Masterra, trompeta klasikoan). Azken horretan Natalo Paella zenduaren ikaslea eta laguntzailea izan zen. Jazz generoko tronpeta jotzaile handiekin ikasi du, besteak beste, Mike Metheny, Louis Mucci,  Jack Walrath, Laurie Frink, Greg Hopkins, Laurie Frink, Ralph Alessi , Randy Brecker  eta Lluís González Martírekin. 1991n Banff Centreko (Alberta, Kanada) urteroko Jazz Workshopen parte hartu zuen, bertan ikasi zuen Kenny Wheeler, Rufus Reid eta Bunky Green artistekin eta Wheeler eta Steve Coleman handiekin batera jo zuen.  

 

New Yorken bizi izan zenean (1992-1997), tronpeta eta musikaren teoria irakaslea izan zen Mannes College of Music ikastegian. Bestalde, jazzaren eta musika garaikidearen egitaraua osatzen zuen irakasle taldeko kidea izan zen New School for Social Research Jazz and Contemporary Music Program ikastegian. Hiri handi honetan bizi izan zituen urteek aukera eman zioten jazz klub ospetsuetan jotzeko, esate baterako, Time Café, Visiones, Five Spot, Small’s, Metronome eta Cornelia Street Caféko agertokietan.

 

Conn-Selmer artista-familiakoa da Kase, eta Vincent Bach musika-tresnak erabiltzen ditu.