Hemen zaude: Hasiera Artistak Carlos Velasco Ibilbidea

Ibilbidea

CARLOS VELASCO  (Basauri 1963)

Flamenko zale handia zuen aitaren eskutik ikasi zituen aurreneko akordeak. Rock musika moldeak bultzatuta bere kabuz hasi zen jotzen eta ikasten; gero hainbat urte eman zituen gitarra klasikoa ikasten Bilboko Kontserbatorioan. Iñaki Salvador piano jotzailearen eskolak jaso zituen eta hainbat jazz mintegitan izan zen, besteak beste, Joe Pass  gitarra jotzaile amerikarra (Gasteiz, 1985) eta Erick Lohrer frantsesa  (Bilbo, 1989) irakasle izan zituela.
80. urteetatik aurrera Euskal Herriko Jazz, Blues eta Rock talde askotan parte hartu zuen: Pork Pie Hat, Talamo, Santi Ibarretxe, Angel Celada, José Agustin Guereñu... Era berean, beste talde batzuekin jardun zuen hainbat jazzalditan, eta hainbat sari jaso zituen, tartean Donostian 1985ean jasotako bakarlari onenaren saria.


Eskolak eman ditu gure garaiko musika irakasten den ikastetxeetan, baita Bizkaian eta beste leku batzuetan egindako mintegietan ere.

Estudioko musikaria ere baden aldetik, molde askotako album ugariren grabazioan parte hartu du, eta besteak beste, Amaia Uranga, Mocedades , Dinamita pa los Pollos, Alejandro Sanz , El Consorcio, Jeanette, Raùl Diblasio eta Armando Manzanero bezalako taldeekin jo du.

 

Egun bere bandako burua da, eta “Muy personal” lana eman berri du argitara. Lan honetan berak sortutako gaiak aurkezten ditu, konfiantzazko musikariak alboan dituela.

 

 

Besterik gabe, berriki sortutako kezka bati erantzun nahi izan diot, kezka hazi egin baita eta hari erantzuteko beharra ere premia bihurtu baita.

 

Bereziki gustukoa dudan taldea da hirukotea, gitarraren esku geratzen baita ozentasunaren parte handi bat. Gainera izugarri gozatzen dut hirukotean, honek askatasun handia ematen duelako eta funtsezko elementuak, erritmoa, doinua eta harmonia, beren osoan garatu daitezkeelako. Niretzako banda handi txikia da hirukotea.