Hemen zaude: Hasiera Artistak CAPSULA

CAPSULA

Geure belaunaldiko zuzeneko talde onenetako bat bihurtzeko egitekoa ondo baino hobeto eraman du aurrera CAPSULA taldeak. Nola Europan hala Amerikan hamaika goraipamen jasota, hirukote nekaezinak psikodelia noise bolada zakar baten gisara igarotzen ditu hesiak, punk osteko indar ilunarekin eta garajeko rockaren jatorrizko orroekin. Zuzenekoetan oso indartsua izanik, The Stooges, Sonic Youth, The Birthday Party eta Comets on Fire bezalako taldeekin erkatu izan da. Nekez ahazten da Capsularen zuzeneko emanaldi bat. Gitarren zurrunbiloak eta kitzikapenak eztanda egiten dute erritmo bizien gainean, agertokian hamar musikari ari balira bezala, une lisergikoak igarotzen ari balira bezala.

2012. urtean ber-argitaratu dituzte euren lehen diskoak eta David Bowieren  “The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars” diskoaren irakurketa pertsonala grabatu dute.

2013. urtean Tony Visconti (David Bowie, T. Rex) ekoizlearen zuzendaritzapean "Solar Secrets"

2014. urteko ondarrean "Live or Alive", zuzenean grabatutako lehen diskoa

Entzun : Wild C

Entzun : Blind "Solar Secrets"

Entzun: Caballos de Mar "Sublime 1999"

Entzun: Artificio "Yudoka 2000"

Entzun: Somnolencia "Capsula 2002"

Diskoak: