Hemen zaude: Hasiera Artistak Blues Whale Bio

Bio

 

2012. urtean sortu zen Blues Whale. Hasiera batean, Bluesaren doinuak jendaurrera eramateko bokazioa izan zuen taldeak, Mississippi ibaiaren bokaletik Chicagoraino, Texaseko Bluesetik eta, nola ez, 60. eta 70. urteetako blues britainiarretik igaroz, estilo bakoitzari leial izanik eta bertsio sendoak eskainiz, ukitu pertsonal batekin. Testuinguru horretan kontzertu kopuru garrantzitsua eskaini ditu, asko eta asko Aragoiko aretoetan eta hainbat jaialditan. Horietan aipagarrienak Blues Moon jaialdiko bi ediziotan eskainitakoak, Blues Armadokoa, "A 5 bandas" jaialdiko hiru ediziotan emandakoak, 2017ko Vino del Somontanoko jaialdikoa eta Tartientako Bluesaldian eskainitakoa.

 

Eta testuinguru horretan kaleratu zen taldearen lehen diskoa, “Double side mojo” (2015).

 

Bide horretan eta denboraren joanean bere gai propioak landu ditu taldeak, hori bai, jatorrizko amerikar sustraiei eta generoak berezko dituen gakoei eutsita. Abesti gogoetagarriak, ahaltsuak, zirraragarriak eta jostagarriak dira, taldearen eszenaratze guztiz berritura ekarriak, eta dagoeneko oso harrera ona egin diete ikus-entzuleek eta kritikak. Eta ondorioz beste disko bat kaleratu dute, 4birds.

 

Apolo Stickman. 

 

Baxu elektrikoa, ukebass-a, biolontxeloa.

 

Edh Stickmanek (Apolo Ruiz de la Hermosa) 17 urte zituenean ekin zion bere ibilbide musikalari, baxua jotzen hasi zen Insbruck eta Obsidiana bezalako underground taldeekin, eta geroago elektronikarekin esperimentatu zuen D.E.M. taldearekin, taldekideen artean Zaragozako Udal Kontserbatorioko hainbat irakasle ari zirelarik. Une horretatik aurrera biolontxeloa ikasten jarri zen, eta Zaragozako Udal Musika Eskolan osatu zituen baxu elektrikoari zegozkion ikasketak. 2012an bluesaren itsasoan murgildu eta Pepe Vázquez, Juan Millán eta Roberto Artigas musikariekin bat egin zuen Blues Whale taldea osatzeko, gaur egun ere talde horretan jarraitzen du bigarren diskoa kaleratuta, eta sarritan jarduten du Jamie Ricketts artistarekin elkarlanean, betiere musika genero hori ardatz hartuta. 2018an bere proiektua abiarazi zuen Natalia Espinosa eta Looper Lips baxu elektriko eta ahots bikotearekin; interpretea izateaz gain konpositorea ere bada, eta une honetan bideoklip sorta bat ari da grabatzen Julian Fuentes antzerki zuzendariarekin. Aldi berean, aurten, Zaragozako agertokian guztiz ezagunak diren Guy Aloni eta Raquel Buil dantzariekin batera ari da lanean dantza eta biolontxeloaren musika zuzeneko emanaldietan uztartuko dituen pieza bat sortzeko. Bere bidea egiten ari da artistaren taldea.

 

 

 

Roberto Artigas
“Gran Bob”. 

 

Harmonika, banjoa, ukelelea.

 

1982. urteaz geroztik bizi da musikaren munduan, hainbat taldetan jo du eta diskoak osatu eta grabatu ditu, bakarka eta taldeetan. Amerikar herri musikagintzarekin estu lotutako musika tresnak ikasita, banjoa eta harmonika, bluesaren esparrura hurbildu zen eta BLUES WHALE taldera iritsi zen, eta talde horretan bere ukitu koloretsua eta bizia eskaintzen du harmonika lagun, Pepe Vázquezen gitarrarekin erritmo eta riff joko gutxiz erakargarriak eskaintzeko. Bestalde, Jackson eta Louisville arteko aurkintza hartako ukituak, herri musika zuria eta beltza nahasten diren lurralde hartakoak, eskaintzen ditu banjoarekin. 

 

Pepe Vázquez.

 

Ahotsa, gitarra elektrikoa eta akustikoa, moldaketa egilea.

 

Gitarrista polifazetikoa, musika genero desberdinen ikertzailea, moldaketa egilea, ekoizlea eta soinu teknikaria. Estudioko musikari, moldaketa egile, ekoizle edo teknikari gisa hogeita hamarren bat disko dauzka grabatuta, hainbat generotakoak. Instrumentista gisa bere taldea batez ere autodidakta izan da, nahiz eta konbo eta inprobisazio eskolak jaso dituen besteak beste Joan Díaz eta Jordi Torrens musikari handien eskutik. Irakasle gisa Zaragozako hainbat ikastetxetan eman ditu eskolak, esate baterako, Jazz Tailerrean, Herri Musika Eskolan eta En clave de Art delakoan. 90. hamarraldiaren hasieratik lagundu die solistei, eta besteak beste Ludmila Mercerón, María Confussion, Vinos Chueca, Gran Bob, Quién son, Joaquín Carbonell eta Cuti Vericad taldeekin eta artistekin batera jardun du. Beti izan du Bluesa jomugan, eta 2012. urtean haragitu zuen irrika hori Blues Whale taldea osatuta.

 

Juan Millán

 

Bateria, perkusioak, washboard-a

 

 

 

PRESTAKUNTZA: Harmonia, musika hizkuntza, konbo instrumental eta bateria ikasketak Taller de Musics ikastetxean (Bartzelona), jazzean espezializatua. AIEk beka bat eman zion 2007ko ikasturterako. Aldo Cavigliarekin egin zituen teknika eta jazz ikasketa espezifikoak.

 

 

 

ESPERIENTZIA ESTUDIOAN ETA ZUZENEKOETAN. Oso estilo desberdinetako talde askotan lan egin du. Grabazio lanak Carlos Martos, Jack Letouneau, Rafa Domínguez eta Raúl Quílez musikariekin.

 

Esperientzia akademiko handia (Zaragozako Musika Institutua, Musicaire Akademia,...), perkusio, garbitzeko ohol eta bateria eskola magistralak barne.

 

Une honetan Despierta Mcfly, Dixieland Blues eta Blues Whale taldeetan jotzen du. Freelance-a da, eta baterien afinazioan espezializatutako teknikaria.