Hemen zaude: Hasiera Artistak Bluedays Ibilbidea

Ibilbidea

BLUEDAYS

Eskarmentu handiko taldea, bide luzea egindakoa. Taldea 1997. urteko udazkenean sortu zuten Blues musika moldeari lotutako ibilbidea egina zuten eta aldi berean estilo honetako beste antzeko taldeetako, R&B, Soul, Roots eta beste moldeetako musika taldeetako kideak izanak ziren musikariek. Gainera, profesional petoak dira musikariok, eta beste taldeetan ere jarduten dute artista ezagunei laguntzeaz gainera.
Taldearen estiloan nagusi da Texasko banden hotsa, dotoretasuna eta erritmo oinarri sendoa nahasten dituen magia berezi horrekin.
Besteak beste, bluesmen T-Bone Walker, Albert King, Johnny Copeland, Albert Collins,B.B.King, Stevie Ray Vaughan taldeek eta ZZ Top, Fabulous Thunderbirds eta Allman Brothers Band taldee mitikoek dute eragin handiena banda honetan. Era berean, Chicagoko Blues klasikoa aurkitzen dugu talde honen errepertorioan, beti ere taldearen estilori egokiturik, bat-bateko konponketa sarkorrekin eta taldeak berak osatutako indar eta erritmo biziko gaiekin.
Hitz gutxitan esateko, zuzenean jarduteko taldea da, musikari profesionalek osatua eta penintsulako leku eta tamaina guztietako areto eta klubetan zaildua; izan ere, zuzeneko talde bikainaren ospea du, ikuskizun jostagarri bezain bizia eskaintzen duelako eta ondo landutako musika interpretatzen duelako.
Azken urte hauetan hirurehun kontzertu baino gehiago eskaini eta gero, esan dezagun Bluedays Blues Band taldeak gero eta izen hobea duela gure inguru zabalean.

TALDEKIDEAK

Carlos Sanz............Gitarra eta ahots nagusia

Ospe handiko gitarra-jotzailea da Bluesaren esparruan; urteak daramatza deabruaren musikari guztiz emana. 1991. urtean, Raúl de Pedrorekin batean (Paul Lamb & King Snakes taldeko egungo gitarra-jotzailea), Freebells Blues Band, banda sortu zuen, Valladolideko blues taldea, aitzindari musika molde honetan eta Pisuergako hirian; talde honetan abeslaria eta gitarra-jotzailea izan zen.
1994an Rythm & Blues Spleen taldeko kide egin zen, eta hartan gitarra-jotzaile jardun zuen. 1997an, Freebells taldea desegin eta gero, Bluedays taldearen hazia izango ziren musikariak biltzeaz arduratu zen. 1998an Chicago eta New Orleansera joan zen bere estiloa ontzeko eta Bluesa bertatik bertara bizitzeko xedearekin.
Taldeko frontmana izan da hamarraldi honetan

Jorge Otero Jafo............Baxu-jotzailea

Carlos Chaouen, Al Este del Edén, Cárabo eta Belén Dreik bezalako artisten zuzeneko emanaldietan jardun du, guztiekin ibili da zuzenekoetan, baita Celtas Cortos taldearekin ere. Era berean, Jesús Cifuentesen Cifu & La Calaña Sound proiektuan jardun du baxu-jotzaile gisa.


♦ **Ángel Hidalgo**...........Gitarra eta ahotsa

Valladoliden sortua, gazterik hasi zen gitarra jotzen, 13 urte zituenean, bere osaba “rockeroaren” eskutik jasotako gitarra zahar batekin. Muddy Watersen erritmo hipnotizagarri eta sinkopatuak entzunda luze gabe egin zuen rockanrolletik bluesera, Muddy Waters baita artista honen iturburu nagusia. 15 urte zituenean hasi zen jendaurrean jotzen, The Dusters taldearekin, eta Blues eta Rythm & Blues moldeko klasikoak interpretatzen zituen garai hartan. Geroago sortu zuen Needle, hiriko musika munduan dagoeneko talde klasikoa dena. Talde honetan konpositore, abeslari eta gitarra-jotzailearenak egin zituen 20 urte bete zituen arte,, une horretan plazetatik “erretiratu” eta gitarra klasikoa ikasten hasi baitzen. Aldi berean, Musika Zientziatan lizentziatu zen. Baina 2004. urtean Bluedays taldeak erakarri zuen.

♦ **Julio García**...........Bateria-jotzailea

Inguruko bateria-jotzaile onenetakoa da, eta profesional gisa jardun du Belén Dreik bezalako artistekin. Era berean, Espainiar jatorriko musikari emandako talde ospetsuetan jo izan du. Azken urteotan jazzari eta irakaskuntzari ireki dizkio ateak, eta eskolak ematen ditu Valladolideko Udal Musika Eskolan. Bestalde, Zaratán Connection Jazz eta Alfredo Villamañán jazz taldeetan jotzen du.