Ibilbidea
Bill Lyerly
Bere garaian Super Grit Cowboy taldearekin country alternatiboaren
aitzindari izanik, gaietako batean -'Hangmen'- amerikar generoan izar
handia den Steve Earle lagun zaharrarekin partekatzen ditu ahotsak. Eta haren ibilbide luzean beste izar handi batzuekin partekatu ditu oholtzak eta backstage direlakoak, esate baterako, John Lee Hooker, Bo Diddley, Paul Rodgers, Levon Helm, George Jones, Ernest Tubb eta Hank Ballard artistekin, azken hau Look at Little Sister gaiaren egilea, Stevie Ray Vaughanek bertsionaturik.
80. urteen hasieratik, bere taldearen aitzindari zenez geroztik, Bill Lyerlyren albumek Prodigal Son, Higher Ground, From the Old Schooll (omenaldia 60. eta 70. urteetako blues rock britainiarrari), Railroad Station Blues, Cobalt Blues eta Motel Room Blues
bezalako tituluak biltzen dituzte, azken hiruak egilearen trilogiarik
bluesena, herrialde eta irrati askotan entzuna izan dena. Requiem Mess
lanarekin bere alderdi countryenera itzuli zen Clyde Mattocks (steel
pedala, dobroa) lagun zaharrarekin batean. Orain gutxi bere sasoirik
campenera itzuli da The Twang Years lanarekin, 1977tik 1983ra artekoa bilduz eta argitara emaniko bi gairekin osatuz.
Euskal Herrira egindako bisitaldi gutxi batzuk nahikoak izan ditu Bill Lyerly
konpositore, gitarra eta tekla jotzaile eta abeslariak lurralde honekin
eta bere kulturarekin maitemintzeko, haren karrera luzean beste bide
bati ekiteko erabakia hartzeraino maitemindu ere. Oraingo honetan,
basea Euskal Herrian egokiturik, bertan hauteman baitu jendeak bere
musikarenganako –blues alternatibo gisa definitzen du– duen estimu
handia. Horrexegatik argitaratuko du Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin Too Hurt To Cry
albuma, Estatu Batuetan grabaturiko eta Londresko Abbey Road estudio
ospetsuetan masterizatutako hamaika gaiek osatutako bilduma. Bertan
bluesaren eta amerikar musika sustraidunaren aurreko ikuspegiak
azaltzen ditu. Diskoan bere laguna den Steve Earle musikariarekin egindako duetoa eta agertzen da.

