Hemen zaude: Hasiera Artistak Bender vs. Flexo Ibilbidea

Ibilbidea

Bender vs Flexo 2004ko irailean sendotu zen talde gisa, Josep Tutusaus tronboi jotzaileak, Abel Boquera piano eta organo jotzaileak eta Carlos Falanga bateria jotzaileak Josep Tutusaus Quintet eta Rosolino memorial Quintet bezalako proiektuetan bat egin eta gero.

Musika molde bertsuen zale izanik eta musika elektronikotik etorritako teknologia eta erritmo berriekin saiatzeko beharrak hartaraturik, hiru kideok emanaldi ugari eskaini zituzten, Bender vs Flexo taldearen egungo hotsa osatu arte: Jazzaren inprobisazioaren bat-batekotasuna beste estiloek berezko dituzten groveen -drum n´ bass, jungle, electrofunk- erabilerarekin nahasiz.

Ezohiko nahasketa hau, umore dosi/kuota batez lagundurik, Electromomiabeatz izenarekin bataiatu zuten taldeko kideek, taldearen izaera bereziaren erakusgarri. Era berean, taldearen aurreneko maketari ere izenburu bera jarri zioten.

Une honetan aurreneko diskoaren grabazioa prestatzen ari da taldea, eta aurreikuspenen arabera 2008. urtearen erdialdera egonen da kalean.

Hirukote honen ibilbidean hainbat jaialditan parte hartu duela esan beharra dago. Honatx aipagarrienak:

Jazz i Música creativa de Ciutat Vella ’06 eta ’07 jaialdiak, Banyotesko Jazzaldia, Fira de Música Viva de Vic, Palafrugelleko Jazzaldia (Costa Brava), Sant Boiko Jazzaldia, Bartzelonako Ribermúsica jaialdia, Sitgesko Musika Jaialdia, Jazzharrean jaialdia, Costa Bravako Jaialdia, Jazzterrace Jaialdia ‘07 (Gasteiz), Festival de cultura audiovisual i musical SINCRONIA 2006.

Talde honek emanaldietan Pablo De Felippo VJ izan du lagun, artista honekin jaialdi askotan parte hartu baitu (2006ko SINCRONIA Jaialdia, Chaise Lounge, etab.).

PARTAIDEAK

Abel Boquera – teklak eta laptop

Quim Vila & Eutenàsia Col.lectiva kantari katalanaren disko biak grabatu ditu, eta bera da piano jotzaile-laguntzailea. Era berean, Toni Solá-Dave Mitchell Quartet, Johnny Branchizio eta David Gomezekin grabatu du, eta Raynald Colom eta Marc Ayza aitzindari dituen WASTE taldearekin zuzeneko bat grabatu du Terrassako Nova jazz cava delakoan. Ray Gelato abeslari eta saxofoi jotzaileak Bartzelonan eskaintzen dituen emanaldietan Abel da hari laguntzeko ardura duena. Andreu Zaragoza gitarra jotzailearen proiektu berrian ere parte hartzaile da Martí Serra saxofoi jotzailerekin eta Mariano Steimberg bateria jotzailearekin batean. Hirukote bat osatzen du Raynald Colom tronpeta jotzailearekin eta Marc Ayza bateria jotzailearekin. Espainian Italian Standards diskoaren aurkezpena egin du Johnny Branchizio gitarra jotzailearen hirukotearekin, eta Groovaloo taldeko kidea ere bada. Azken talde hau Frantziako eta Kataluniako musikariez osatuta dago, eta Benoit Poinsot da taldeko buru.

Carlos Falanga – bateria jotzailea

Buenos Airesen sortua, une honetan jazzaren goi-ikasketak egiten ari da Kataluniako Kontserbatorioan (EsMuC). Bender vs Flexo taldearekin honako jaialdi hauetan parte hartua da: Gasteizko Jazzaldia, Ciutat Vellako Jazz eta Musika Sortzailearen Jaialdia, Sant Boiko Jazzaldia, Ribermúsica Jaialdia, Jazzharrean, Costa Bravako Jazzaldia; Josep Tutusaus Quintet (INJUVE) taldearekin batean Santiagoko Jazzaldian parte hartu du, baita Lugoko Jazzaldian ere. Taller de Músics tailerreko ikasleen Big Band, EsMuC-eko Big Band eta Drop Big Band (Platja D’Aroko Jazzaldia) taldeetako kide izan da. Honako lehiaketa hauetan parte hartu du: “talentu berriak” lehiaketako irabazlea Cubellesko jaialdian, Gorka Garay Quartet taldearekin, finalista Rosolino Memorial Quintet taldearekin Sala Montjuiceko lehiaketan, eta “Zentro arteko” Lehiaketan parte hartu du, Madrilgo Errege Kontserbatorioan, Gabriel Amargant Quartet taldearekin. Moucron hiriko (Belgika) “Young Jazz for Europe” mintegian parte hartzeko gonbita jaso zuen. Blond Wigs hirukoteako kide izateaz gainera, besteak beste honako hauetan ere parte hartzen du une honetan: The Boat trío, Kilombo A4, Santanach & G.O.O eta El dolce Fare Niente.

Josep Tutusaus - tronboi eta synths jotzailea

2008an amaitu du Jazzaren goi-ikasketak, EsMuC zentroan. Era berean, pianoaren erdi mailako ikasketak amaitu berri ditu Liceuko Musika Kontserbatorioan. Hainbat taldetako buru izan da: Contreras/Tutusaus Quintet taldearekin 2005eko Injuve jaialdian irabazlea izan zen, Rosolino Memorial Quintet taldearekin finalista izan zen 2007ko Sala Montjuic Lehiaketan, eta Tutusaus Septet taldearekin finala jokatu zuen 2008ko Getxoko lehiaketan. Bestalde, hainbat Big Band taldetako kide eta ohiko kolaboratzailea da, horien artean honakoak aipagarri: Barcelona Jazz Orquesta, Drop Big Band, EsMuc-eko Big Band eta beste. Garai bateko jazz eta dixieland zale porrokatua izanik, ohiko jotzailea da estilo horretako taldeetan, besteak beste, La Porteña Jazz Band eta Sitjazz Band taldeetan.

Egunkarietako adierazpen aipagarrienak “Nu-jazz? Jazz elektroniko? Zuzenean eskainitako Drum'n'bass? Inon sailkatzeko edozein saio alferreko lana izanen da. Dotoretasuna ezaugarri nagusia duela, talde honek, gure erabateko oniritzia duen taldeak, ezinezkorik ez dagoela ikusaraziko digute. Ezin pentsa litezkeen nahasketak? Bada ez, aurrenik eurei bururatu zaielako, eta hortxe egongo direlako “eta zergatik ez zitzaidan niri horrelakorik lehendik otu?” pentsaraziko digutelako. Ezinbestean ikusi eta entzun beharrekoa.” 2006ko Sincronia jaialdia “Bender vs Flexo taldeak cavara eman ditu bere erritmo esperimentalak eta umore ona” (Diari de Terrassa, 2007ko urtarrilak 18)

Sens dubte un dels millors bolos dels que hem tingut fins ara a Els Genis, van començar amb poquissima gent i aixó ens va fer patir una miqueta, però cuan acababen un parell d' horetes després (amb mitja part inclòsa) la sala era plena, llàstima de setmana santa, però els Bender ens han promés tornar per presentar el seu primer disc que començaràn a grabar en breu, estigueu atents perqué val la pena. (Artistes del geni 2007)