Hemen zaude: Hasiera Artistak Asstrio Ibilbidea

Ibilbidea

ASTRIO musikariak

Arecio Smith ..................... hammond organoa
Santi Serratosa .................. bateria
Santi Careta ...................... gitarra

Hirukote hau osatzen duten musikariak Bartzelonan bizi diren gazte batzuk dira, azken urteotan klub onenetatik igaroak: Jamboree, Harlem Hazz Club, La Bilbaína Jazz Club (Bilbo), Gasteizko eta Donostiako Jazzaldiak, Black Music Festival, Terrassako Jazz Cava, Bartzelonako Ciutat Vellako Jazzaldia, L’Hora del Jazz (Tete Montoliuren Memoriala), Arteca Club (Ibiza) eta beste askotatik.

SANTI CARETAk distira ateratzen dio sei hariko gitarrari begi ertzetik Grant Grreni begira dagoen artean. Deus ez ikustekorik izen bereko Ballcock (Fresh Sound, 2004) lanari egindako ekarpenarekin, free-jazz-rockaren frankotiratzaileak. Kataluniako jazzean urratsak egiten ari diren beste gazte batzuekin elkarlanean jarduteaz gainera (Sergi Sirvent-ekin esaterako), bere taldeko aitzindaria da (Santi Careta Group).

SANTI SERRATOSAk bere lana egin ohi du talentu berrien (Libert Fortuny, Andreu Zaragoza, ...) labea den Jamboreeko jam-sessions ezagunetako WTF All Stars-ekin, eta funk-jazz estiloko Groove Station zazpikoteko kidea da, non Arecio Smith-ekin batera jarduten duen.

ARECIO GONZALEZ SMITHek maila handiko hainbat proiektu ditu bere bizkarrean, eta vintage teklatuen aditu bikaina bihurtu da: Asian Food Store, The Groovy Dudes, La Fundación Tony Manero, La Kinky Beat, Groove Station... Musika beltzarekiko grinak eta groove zoroak ez dute nonahi lehertzear dagoen pianotasun handia ezkutatzen.