Hemen zaude: Hasiera Artistak AREAN Ibilbidea

Ibilbidea

Arean taldeko kideek zortzi urte daramate elkarrekin. Borja Estankona, Koldo de Miguel eta Iñaki Garrido Iniezione izenarekin hasi ziren, eta ordutik hona haziz eta mudatuz joan den ibilbide sano interesgarria borobiltzen du Gaztelupeko Hotsaken argitaratu duten lehen CD honek. Iniezione-k zuzeneko kontzertu bi baino ez zituen eskeini, baina garai hartan ezarri ziren gaurko Arean-en oinarriak. Koldo de Miguelen urte eta pikuko ausentziak joera aldaketa ekarri zuen, orduan hasi bait zen Borja Etsankona lan honen ardatz izango ziren abesti berriak konposatzen.

Bateria (Koldo), bazua (Iñaki), gitarra, ahotsa (Borja). Funtsezko lau elementuon biluztasuna aldarrikapen bat da, berez. Musikaren jatorrizko magia bere egituran dagoela gogorarazten digu lan honek, eta ez efektukerietan.

Erritmo eta intentsitate desberdineko momentuak opatu dizkigute “Arean” taldekoek disko honetan. Nabari da rockaren ikuspegi zabal batetik eraiki dutela estreineko lana. Abesti batzuk trinkoak dira, beste batzuk ia-ia isiltasunarekin kulunka ari dira. Emozioak anitzak izan ohi dira eta haietara zabalik egina dago diskoa.

Bederatzi kantuok oso modu koerentean jokatzen dute bata bestearen ostean. Entzungarri eta borobila bihurtzen da lana. Adi jarraitu talde honekikoak: soberan beteko ditu zure usteak.