Hemen zaude: Hasiera Artistak Ansorena eta Senperena

Ansorena eta Senperena

Joserra Senperena eta Piter Ansorena aspalditik aritu dira elkarrekin lan musikaletan. Euskal Telebistako Funtzioa programan hasi ziren eta harrezkero bestelako egokiera desberdin ugarietan: telebista programak, pailazo hirukotearen diskoetan, zuzeneko saioetan … Hala ere, ez zuten inoiz Piter Ansorenaren lanbide eta zaletasun handiena den txistu danbolinaren alorrean ezer egin.
Bien jatorri musikalak oso desberdinak dira. Biok, ikasketetako hezkuntza klasikoa badute ere, Joserrak pop, blues eta jazz-aren bideetan landu ditu bereziki bere aukera profesionalak. Piterrek, aldiz, herri musikaren inguruan ibilia da, musika tradizionalari erreparatuz batez ere. Halako batean, hizpidera etorri zitzaien asmoa. "Eta bion jatorri musikalak bilduko bagenistuzke musika emanaldi baterako?"
Horrelaxe hasi ziren lanean: piskana, patsadaz, entseguetan disfrutatzen eta elkarri aukeratxoak proposatzen. Beraien esperientzia musikaletatik abiatuta txango xume bat egin nahi izan dute. Eta hauxe da emaitza: klasikoa, herrikoia eta garaikidea.

Diskoak: