Hemen zaude: Hasiera Artistak Alex TNT Ibilbidea

Ibilbidea

Egunetik egunera gitarrista hobea izateko grinak gidatu du bere jarduna, bereziki 15 urte zituela The Four's Band taldearekin Bartzelonako klubetan jotzen hasi zenetik. Geroago beste talde batzuetan aritu zen, Harmonica Zummel Blues Band eta The Midnight Rockets, eta 18 urterekin Hook Herreraren taldean sartu zen: Espainiako eta Europako blues jaialdi eta klub ospetsuenetan jotzeko aukera heldu zitzaion.
2001. urtean bere banda sortu zuen, Alex “A” & TNT, eta bere izena ezaguna egiten hasi zen zaletuen zein kritikarien artean. Hiru disko kaleratu ditu jada, Walking your way, I feel the blues again eta orain aurkezten dizugun Change my style hau. Bigarren eta hirugarren diskoen artean, Chicagon denboraldi bat eman zuen Alexek bluesmen handien alboan, eta handik Rick Perkins pianista eta teklatu jotzailea (Al Green, B.B. King edota Shaka Khanekin aritutakoa) ekarri zuen bere bandarako. Laguntzen dioten beste hiru taldekideak Bartzelonan finkaturiko musikariak dira, eta hauek ere ibilbide distiratsua egin dute: Julian Vaughn estatubatuarra (bateria), Johnny Copeland, Albert King eta B.B. King-en taldeetan aritutakoa; Javier Mas espainiarra (gitarra), Leonard Cohenen azken biran parte hartu duena; eta Steve De Swardt baxu jotzaile afrikarra.