Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zizurkilen BLUES soinuak

Zizurkilen BLUES soinuak

2022/03/23

XVIII. BLUES GAUA duela bi urte azken orduan  suspenditu behar izan zen pandemia zela eta.  Iaz tabernetako kontzertuak ezin izan ziren egin baina beste toki bat errekuperatu zen horretarako eta bertan aritu ziren  The Allnighters eta Baionako Nico Wayne Toussaint armonikajolearen taldea. Horrela, aurreko ediziotan izandako arrakastaren bidetik, Udalak ez du ekintza baztertuta utzi nahi eta apirilaren 2an, larunbatarekin izango da kontzertua arratsaldez hasita Joxe Arregi plazan (BEHEKO PLAZA). Bertako ostalari batzuen lankidetzarekin, jakina. Beti bezala sarrera doan. Arratsaldeko 19: 00etan    ZIZURKIL BLUES

JOAN PAU CUMELLAS & PAUL SAN MARTIN   Akustik Blues (piano / armonika)

+

KOKO-JEAN & THE TONICS    Soul, blues, ritmo eta groove leherketa 

 

 

ZIZURKIL

Blues

Apirilak 02 abril

JOXE ARREGI PLAZA

 

19:00 –    JOAN PAU CUMELLAS & PAUL SAN MARTIN

Blues akustikoa

Prestakuntza klasikoa izan duten musikarien taldekoa da Paul San Martin, ongi ezagutzen dute musika beltza orokorrean eta bereziki Bluesa, eta musika tradizio hori sakon ikasi, ikertu eta landu dute urteen joanean eta ezohiko maisutasunez, horri esker bihurtu da Paul erreferentziazko pianista eta abeslaria estatuko zirkuitu osoan barrena. Urteak errepideetan eman izanaren, artista handiekin ezin konta ahala kolaborazio lan egin izanaren, birak eta disko askotan parte hartu izanaren ondorioa da, baina batez ere pianista eta abeslari donostiar honen heldutasun musikalean eta talentuan oinarritutako lana.  Ongi merezita, Paul San Martin dagoeneko erreferentzia asko eta askorentzat.

-------------------------------------------

 

Paul San Martín forma parte de ese elenco de músicos de formación clásica que conocen la trascendencia de la música negra en general y el Blues en particular dedicándose a profundizar, investigar y finalmente cultivar dicha tradición musical a través de los años con una maestría poco habitual gracias a la cual se ha convertido en referente obligado como pianista y cantante a lo largo de todo el circuito estatal. Una experiencia fruto de años de carretera e innumerables colaboraciones con grandes artistas, giras y participaciones en numerosos trabajos discográficos, pero sobre todo un trabajo hecho desde la madurez musical y el talento de este pianista y cantante donostiarra. un artista que no obvia ninguna influencia adicional dentro del género a la hora de expresarse y que es ya, por derecho propio, todo un referente para muchos.

………….

Harmonika diatonikoaz maitemindurik, ozentasun ahalmenaren ikerlari izaki ildo eta alor guztietan, inorenak interpretatzeko duen trebetasunak eman dio ospea Joan Pau Cumellas katalanari.  Barcelona Bluegrass Band, Mr. Hurricane Band eta Quico Pi de la Serra, Big Mama, Miguel Talavera edo Valentí Moya artisten ondoan, bluesa jazzarekin, countryarekin edo folk musikarekin fusionatzeko gai den musikaria dugu. Estudioko eta publizitaterako musika sortu ez ezik, haur musika, gospel, bolero eta pop-rock diskoetan hartzen du esku eta aho (Manolo García, Moncho, Sam Lardner). Espainiako Blues, Jazz eta Folk jaialdi nagusietan ageri ohi da, eta ezaguna da Frantzian, Ingalaterran, Irlandan, Suitzan, Polonian eta Holandan, genero hauetako jaialdien bitartez. Bartzelonako Unibertsitatean Psikologian lizentziatua izanagatik, harmonikaren irakaskuntza da Joan Pau Comellas asetzen duena. Bateko eta besteko ikasleak erakartzen dituzte bere ikastaroek. 

 

Conocido por su habilidad interpretativa con la armónica diatónica, Joan Pau Cumellas es un enamorado y estudioso de este instrumento y explora sus posibilidades sonoras en distintos ámbitos. Con los grupos Barcelona Bluegrass Band, Mr.Hurricane Band y los artistas Quico Pi de la Serra, Big Mama, Miguel Talavera o Valentí Moya se descubre como un músico capaz de fusionar el blues con el jazz, el country o la música folk. Además de músico de estudio y para publicidad,  colabora en decenas de discos de música infantil, góspel, boleros y pop-rock (Manolo García, Moncho, Sam Lardner…). Actúa en los principales festivales de Blues, Jazz y folk del Estado español y es conocido en Francia, Inglaterra, Irlanda, Suiza, Polonia y Holanda por su participación en importantes certámenes del género. Licenciado en Psicología por la Universitat de Barcelona destaca en su tarea como profesor de armónica. Sus cursos para aprender a tocar el instrumento atraen estudiantes de los más diferentes puntos geográficos.

 

 

20:30     KOKO-JEAN & THE TONICS

 

Ez atxikirik ez amarrurik ez daukan zuzenekoa

Front-woman indartsuak lideratutako banda.

 

 

Koko-Jean & The Tonics-ek musikalki desberdinak diren lau munduren onentsuena proposatzen digu soul, erritmo eta groovez betetako eztanda bakarrean. Bartzelonan bizi den abeslari afro-katalan honek hankaz gora jarri zuen Bartzelonako soul eta rythm & blues eszena duela urte batzuk, The Tonics taldearekin abentura berri bila abiatuta (Anton Jarl, Victor Puertas eta Bartzelonako eszenetan dabiltzan musikarien artean kritikak txalotuenetako Dani Baraldes).

 Front-woman gisa, oholtzen zurrunbilo, Miss Koko-Jean Davis daukagu (The Excitements taldeko abeslari ohia). Emakume honek era berean hunki gaitzake baladaz edo bluesaren gordintasunaz, berdin dio, bere rock & roll eta soularekin segundo batzuen lana izaten du tenperatura goititzea.

 Baterian Anton Jarl daukagu (Los Mambo Jambo, Rambalaya, Flamingo Tours). Denok ezagutzen dugun piztia da, beat bakoitzean indartuagotzen du bere estilo dotore eta rockanroltsua.

Dani Patillas Baraldes gitarrajole kamaleonikoa da, gitarra kolpe bakoitzean dardarazten gaitu. Oso litekeena da Los Mambo Jambo taldearekin edo Dani Nel, La Banda del Zoco, Macaco, Jarabe de Palo edo Rulo eta La Contrabanda bezalako talde emankorrekin entzun izana urtez urte.

 Azkenik, Hammond-aren jabe daukagu Victor Puertas, Katalunian eta bere mugetatik kanpo ere bluesman eta harmonikajole ospetsua. Funtsezko piezak dira multzo honetan bere swinga eta bere groovea. Bluesa jotzen ikusten ahal dugu Suitcase Brothers, Big Mama Montse, Vermut Timerekin eta nazioarteko beste artista ugarirekin.

Koko-Jean & The Tonics honek 2020ko otsailean egin zuen debuta diskografian Dani Nelek ekoitzitako Hairwhip LHrekin, eta 2022an  Shaken & Stirred aurkeztekoak dira, soul, blues eta rock &  roll dosi handiak biltzen dituen estreinako diskoa, New Orleanseko espiritu musikalean bildua. Alegia, Koko-Jean & The Tonics puri-purian.

 

 

 

            KOKO-JEAN & THE TONICS

bomba de soul, blues, ritmo y groove

 

 

Koko-Jean & The Tonics os propone lo mejor de cuatro mundos musicalmente distintos en una sola bomba llena de soul,ritmo y groove. La banda está compuesta por Koko-Jean, vocalista afro-catalana residente en Barcelona en su nueva aventura con The Tonics, formación con la que ya había puesto patas arriba la escena soul y rhythm’n’blues barcelonesa años atrás. Ellos son Anton JarlVictor Puertas y Dani Baraldés, tres de los músicos más críticamente aclamados de la escena  barcelonesa.

Como front-woman tenemos a Miss Koko-Jean Davis (excantante en The Excitements),  todo un torbellino en el escenario. Lo mismo te  puede conmover con una balada o con la crudeza de un blues, que hacer subir la temperatura en unos segundos con su rock’n’roll y soul. 

A la batería tenemos a Anton Jarl (Los Mambo Jambo, Rambalaya, Flamingo Tours). La fiera que todos conocemos, que pone la potencia en cada beat con su estilo elegante y a la vez rocknrollero.

Dani “Patillas” Baraldés, es el guitarrista camaleónico que te hace vibrar con cada aullido de su guitarra. Es muy probable que lo hayas escuchado  con Los Mambo Jambo o a lo largo de los años acompañando a las bandas tan prolíficas como Dani Nel·lo, La Banda del Zoco, Macaco, Jarabe de Palo o Rulo y La Contrabanda.

Y por último, tenemos al Hammond a Victor Puertas, uno de los bluesman y armonicistas más reconocidos de Catalunya y fuera de sus fronteras. Su swing y su groove es una pieza esencial para este conjunto. Podéis verlo tocando  blues con bandas como Suitcase Brothers, Big Mama Montse,  Vermut Time y muchos otros artistas internacionales

Koko-Jean & The Tonics debutaron discográficamente en febrero de 2020 con el EP Hairwhip, producido por Dani Nel·lo, y en octubre 2021 presentan Shaken & Stirred, un flamante álbum de debut con grandes dosis de soul, blues y rock’n’roll, todo envuelto en el espíritu musical de Nueva Orleans. Es decir: Koko-Jean & The Tonics en estado puro.