Zintzoa, pertsonala, interesgarria

14 uztaila, 2016

Egia esan, gozamena da egunez egun ikastea zeinen handia den  lurralde honetan bizi diren jazzman
gazte bikainen kopurua. Hain zuzen ere musikaz (eta zer esanik ez jazza
egiteaz) bizi ahal izatea egunetik egunera zailagoa den honetan, hemen
su handi bat egiteko nahikoa egur dagoela argi eta garbi uzten tematzen
den musikari belaunaldi oso bat dago, hogeita hamar urteren bueltan
dabiltza musikari horiek. Zentzu horretan, Alberto Arteta da nire
azkenaurreko deskubrimendua: saxofoi jotzaile aparta da, teknika
handikoa eta soinu kalitate bikaina eskaintzen duena, musikagile gisa
ideia pizgarriak proposatzen dituena. The Legacy entzunda argi
eta garbi dago ez dela txantxa berea eta bidelagun dituenena: hemen
dira, eta standart zaharrak esango lukeen bezala, geratzeko iritsi dira.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com