ZINTZILIK

8 uztaila, 2021

 

ZINTZILIK

Familia
guztiarentzako musika ikuskizuna

Gero
eta emakume gehiago dira frontwoman eta jazz musikari trebeak. Soraluzen ere.

 ——————-

Gipuzkoan inbertsio handiak egiten dira
urtero jazz izenarekin lotuak. Gehienbat Donostiako Jazzaldian eta Musikene
(Euskal Herriko Goi-Mailako Musika) ikastegian. Bai babez publikoz zein
laguntzaile pribatuekin egindako  hitzarmen eta lankidetzaz.  Horrela,
Gurean jazza eta musikaren ekosistema Donostian (hiriburuan) kokatzen da.
Akademikoa eta ludikoa. Biak ala biak dira bakoitza bere esparruan mundu mailan
erreferenteak. Gipuzkoarrak pribilegiatuak gara bi aukera hauek gurean
izateagatik. Baina aldi berean ezjakintasun handia ere badago musika honen
inguruan eta honek oztopoak eraikitzen ditu. Zailtasun hauek gainditu beharra
ikusten dugu. Musika zabaldu eta publiko berria sortuz. Desoreka geografikoari
programazio desoreka gainditzeko ahaleginduz.

Zirkuluaren ustela nahi dugu apurtu: ez
dut maite eta ez dut entzuten, alegia, entzuten ez duzulako ez duzu maite,
ezagutu ere ezagutzen ez duzulako.

Eta zer hobeto gazteekin hasten bagara
dibertitzen eta zaletzen.

Premisa hauen aurrean Soraluzen sortutako
ikus-entzunezkoa lantzen ari dira.      

. Familia guztiarentzako musika
ikuskizuna                     

. Jazzaren hizkuntza entzulego
guztiengara gerturatzeko

. Ohiko kontzertu-formatuetatik haratago

. Era ludikoan eta dibertigarrian

……..

 

ZINTZILIK

Nortzuk hartzen dute parte:

–         
Domentx
Uzin, Nagore Sanz
eta Quico
Puges
: multiinstrumentistak eta musikari profesionalak diren Musika
Eskolako hiru irakasleak.

–         
Irati
Bilbao
, Durangoko
jazz kantaria.

–         
Javi
Ulla,
Antzerkietako
argiztatzaile gasteiztarra. Ruper Ordorika moduko kantariekin aritzen dena

–         
Sadia
Haider,
herrian bizi den
langile pakistandarra soinuak apaintzen.

–         
Peio
Gorrotxategi,
hernaniarra,
Aieka  soinu enpresako arduraduna.

–         
Zuzendari
orokorra: Quico Puges Eibarren bizi den musikari eta pedagogo kataluniarra

 

Horrela, Soraluzen ekoiztutako ikuskizuna
bi astetan zehar ari dira azken entsaioak burutzen herriko Antzokian eta
igandean
egingo dute aurre-estreinaldia.

Herriko musikariek sortu eta ardatz diren
emanaldia.

Udaletxeko Kultura batzordearen
babesarekin

Sarrerak: Iratxo goxodendan (5€)

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com