Hemen zaude: Hasiera Albisteak ZINTZILIK

ZINTZILIK

2021/07/08

Familia guztiarentzako musika ikuskizuna

Gero eta emakume gehiago dira frontwoman eta jazz musikari trebeak. Soraluzen ere.

 

ZINTZILIK

Familia guztiarentzako musika ikuskizuna

Gero eta emakume gehiago dira frontwoman eta jazz musikari trebeak. Soraluzen ere.

 -------------------

Gipuzkoan inbertsio handiak egiten dira urtero jazz izenarekin lotuak. Gehienbat Donostiako Jazzaldian eta Musikene (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika) ikastegian. Bai babez publikoz zein laguntzaile pribatuekin egindako  hitzarmen eta lankidetzaz.  Horrela, Gurean jazza eta musikaren ekosistema Donostian (hiriburuan) kokatzen da. Akademikoa eta ludikoa. Biak ala biak dira bakoitza bere esparruan mundu mailan erreferenteak. Gipuzkoarrak pribilegiatuak gara bi aukera hauek gurean izateagatik. Baina aldi berean ezjakintasun handia ere badago musika honen inguruan eta honek oztopoak eraikitzen ditu. Zailtasun hauek gainditu beharra ikusten dugu. Musika zabaldu eta publiko berria sortuz. Desoreka geografikoari programazio desoreka gainditzeko ahaleginduz.

Zirkuluaren ustela nahi dugu apurtu: ez dut maite eta ez dut entzuten, alegia, entzuten ez duzulako ez duzu maite, ezagutu ere ezagutzen ez duzulako.

Eta zer hobeto gazteekin hasten bagara dibertitzen eta zaletzen.

Premisa hauen aurrean Soraluzen sortutako ikus-entzunezkoa lantzen ari dira.      

. Familia guztiarentzako musika ikuskizuna                     

. Jazzaren hizkuntza entzulego guztiengara gerturatzeko

. Ohiko kontzertu-formatuetatik haratago

. Era ludikoan eta dibertigarrian

……..

 

ZINTZILIK

Nortzuk hartzen dute parte:

-          Domentx Uzin, Nagore Sanz eta Quico Puges: multiinstrumentistak eta musikari profesionalak diren Musika Eskolako hiru irakasleak.

-          Irati Bilbao, Durangoko jazz kantaria.

-          Javi Ulla, Antzerkietako argiztatzaile gasteiztarra. Ruper Ordorika moduko kantariekin aritzen dena

-          Sadia Haider, herrian bizi den langile pakistandarra soinuak apaintzen.

-          Peio Gorrotxategi, hernaniarra, Aieka  soinu enpresako arduraduna.

-          Zuzendari orokorra: Quico Puges Eibarren bizi den musikari eta pedagogo kataluniarra

 

Horrela, Soraluzen ekoiztutako ikuskizuna bi astetan zehar ari dira azken entsaioak burutzen herriko Antzokian eta igandean egingo dute aurre-estreinaldia.

Herriko musikariek sortu eta ardatz diren emanaldia.

Udaletxeko Kultura batzordearen babesarekin

Sarrerak: Iratxo goxodendan (5€)