Hemen zaude: Hasiera Albisteak XV. Zizurkil Blues Gaua

XV. Zizurkil Blues Gaua

2017/01/20

Urtero lez, larunbatean, hilaren 4an, izango da urtero Zizurkilen (Gipuzkoa) antolatzen den Blues Gaua. Hiru talde izango dira bertan: STARBLUES, bere lehen diskoa arukeztuko duen talde euskalduna (Pasus taberna), HENDRIK ROVER & MITICOS GT´S (Atxulondo taberna), DelTonos taldeko liderrak osatutako taldea eta AWEK BLUES BAND (Egarri taberna) gure aldean lehen aldiz joko duen talde frantziar beteranoa. Kontzertuak doan izango dira.

ZIZURKIL (Gipuzkoa)

Otsailak 04, larunbata   

 XV Blues Gaua   -  22:30 

 

Aurreko ediziotan izandako arrakastaren bidetik larunbatean, otsailak 04, Gipuzkoako ZIZURKIL herrian, bertako ostalari batzuen lankidetzarekin XV. BLUES GAUA egingo da.  Udalak –egitasmoei jarraipena emateko zailtasunak diren garaietan eutsiz- aurrera egin du jada klasikoa bihurtu den hitzorduarekin. Horrela, berriz ere,   jardunaldi blueseroa izango da.  Blues musikaren jaialdi honetan herriko hiru tabernetan  blues musika moldeen hotsak  entzuteko parada izango da jatorri desberdinetatik sortutako hiru taldeekin. Bakoitzak bere onena eskainiz. Azken kontzertuaren ondoren eta gorputzak iraun arte blues, soul eta rockanroll musika jarriko duen DJ saioa izango da. Sarrera doan.

 

 

EGITARAUA

 

22:30  Pasus taberna : STARBLUES  (Euskal Herria)

Tolosaldeko taldeak eurak sortutako gaiak eta bluesaren eta rockaren arteko bidearen erdialdeko lurraldera eramaten gaitu , Otis Rush, Stevie Ray Vaughn eta Ray Charles bezalako izarren kutsua agerian. Euskarak berak eskaintzen duen sonoritatea lagun,  iaz lehen diskoa kaleratu zuen banda sendoa dugu hau. Bertan blues piezak, hammondaren soinu bikainak, rock and roll moldekoak, New Orleanseko estiloari jarraitzen zaion pianoak, jazza eta shufflea tartean. Boogietik countryraino iristen diren estiloen nahastura .

 

11:45  Atxulondo taberna  : HENDRIK ROVER & MITICOS GT´S (Kantabria)   

 

Blues, rhythm and blues eta rock gitarra jotzaile ospetsua da Hendrik Rover eta bere estiloa zabaltzen joan da bere eraginak bezalaxe, folk, flatpicking, country eta Honky Tonk gehituta. Los Deltonos taldeak 90. urteen hasieran iraultza handia eragin zuen EstatukoBluesaren ikuspegi geldi eta mimetikoan, eta egiazko erreferentzia dira orduz geroztik.

Hendrik Rover eta Mìticos GTs hirukote indartu eta bizia da, musikari zailduak eta bikain konbinatuak, eta sendotasunez eta segurtasun handiz interpretatzen dituzte Rover-en errepertorioa eta ongi aukeratutako bertsio aukera.

Beren abestiekin, telecaster Esquire batekin eta Fender Pro Junior txiki baina marmartiarekin armatuta, Goyo Chiquitoren kontrabaxu bizkorrak  eta Toño López Bañosen erritmo lan bikainak lagunduta, eszenatokian egiazko urakana dira Hendrik Röver & Los Míticos Gts. Hitz ematen dizuegu.

Sendotasun hautsezina erakusten ari da Hendrik Rover-en bakarkako karrera. 8 disko argitaratu ditu 8 urtetan eta era berean eutsi egin dio Los Deltonos bere talde nagusiaren jarduera geldiezinari, denboraldi berean atera dituen beste 4 diskoekin argi erakusten baitu seriotasun handiz hartzen duela bere lana.

  Bere diskoak bakarka aurkezten hasi zen ("Esqueletos" 2008), gero  Miguel Bañón murtziarraren laguntzarekin  (Los Marañones,  Los Lunáticos, etab…) "No temáis por mí" (2010), eta 2010ean "Oeste/Norte" bikoitza argitaratu zuenean argi geratu zen abesti horiek taldea behar zutela beren argitasun osoz erakusteko. Goyo Chiquito (kontrabaxua/koroak) eta Toño López Baños (bateria/perkusioak) lagun zaharrengana jo zuen, elkarrekin 20 urteko eskarmentua duen erritmo saila, Mìticos GTs sortzeko. Haiekin grabatu ditu "Incluye Futuros Clásicos" 2014an, "Live en La Burbuja" zuzeneko emanaldia 2015ean eta "Fetén / Fatal" bikoitza (2016).

 

01:00 Egarri taberna : AWEK BLUES BAND (Toulouse- Frantzia)  

Europako agertokietan eskarmentu handia duten lau musikari biltzen ditu AWEK taldeak. Bizitasun eta benetakotasun handikoa izanik, une honetan Frantziako bluesaren esparruko talde garrantzitsuenetakoa da talde hau, bluesaren generoaren alderdi guztiak lantzen ditu: Chicagoko bluesa, Texaseko bluesa, shufflea eta swinga, benetako rock & rolla eta rhythm & bluesa bazter utzi gabe.

18 urteko eskarmentuarekin eta argitara emandako 9 albumekin, amerikar artista onenen pareko indarra eta heldutasuna erdietsi ditu AWEK taldeak. Zuzeneko emanaldiak apartak dira, klasizismoa eta originaltasuna nahasten baititu.
Europa osoan barrena ez ezik Ipar Amerikako leku askotan ere eskaini ditu bere dohainak AWEK taldeak, esate baterako Austingo Antone's ezagunean, Texasen eta Montrealgo Jazzaldian. 2011n finalistak izan ziren Europako Nazioarteko Blues Challengen, eta aho-soinulari onenaren saria jaso zuen Stephane Bertolinok. Sarrera egin zioten BB King handiari, eta urteko talde onena aukeratu zuten Cognac Blues jaialdian. Besteak beste Mark Hummel, Little Charlie Baty, Kid Andersen, Fred Kaplan, Derek O Brien, Kaz Kazanoff, Bob Welsh eta Nick Connely artistekin partekatu dute agertokia. Zizurkilen aurkeztuko dute 2017ko urtarrilean argitaratuko duten hamargarren diskoa.