VICTOR ANEIROS : Kale poesia blues erritmotan
Brétemas da memoria du izenburua Victor Aneiros Ferrolgo (Galizia) bluesman, musikari eta gitarra jotzailearen bosgarren diskoak. Lan honetan Ramiro Fonteren olerkiak dira abestien ardatz. Haren aurreko diskoek bezala, grabazioak bluesaren bidean egiten du, baina batzuetan desbideratu egiten da rock eta popari hurbiltzeko. Estiloari leial, honakoa du lanik erritmikoena, harmonikoki landuena eta hotsetan irekiena. Metalezko musika tresnak, beren aldetik, hainbat gaitan nabarmentzen dira. Victorren ahotsean ere aurrerapenak hauteman ditugu, asko irabazi du ñabarduretan. Javier Vargas eta Mauri Sanchis musikarien partaidetzarekin. Diskoa erosgai
ENTZUN: Sombras de Compostela.
Ohiko musikariez gainera –Manuel Gutiérrez (pianoan), Marcos S. Yáñez (baterian) eta Víctor Gacio (baxuan)–, Aneirosek kolaboratzaile batzuen laguntza jaso du lan honetan. Horien artean aipagarri dira Javier Vargas, "Axúdame" gaian gitarra jotzaile aritzen dena, Mauris Sanchis tekla jotzailea, haren Hammond organoarekin hainbat gaitan laguntzen duena, eta Roberto Somoza saxo jotzailea, diskoko metalezko musika tresnen konponketak egin dituena. Aneirosen bosgarren lan honetan bere hondar alea ipini ere du Javier Díaz soinu jotzaileak, Budiño bezalako artista handien laguntzaileak. Haizezko musika tresnen sekzioa José Somoza (tronpeta jotzailea) eta Fernando Frojan (tronboi jotzailea).musikarien laguntzarekin osatzen da.

