UEK taldea bueltan da bere 10. urteurrena ospatuz

4 azaroa, 2009

Urte beteko etenaldi bat hartu ondoren, Uek bueltan da.

U10 izango da urrian kaleratuko den bildumaren izenburua. Azken hiru urteetan zehar jo duten set-lista osatzen dituzten abestiez gain, Michael Jacksonen ¨Beat it¨, ¨Eskua sartu nuen¨ eta ¨Denbora galduaren jabe berriak¨ bersio akustikoak eta taldearen bideoklipak aurkitu ahal izango dira.

Hiru abesti berri ere grabatu dituzte bildumarako, Gordetako ilusioak, ¨Gizaki ikusiezinak¨ eta Zure presentzia, taldearen lehen material berria (Uhinak, 2007) bere azken diskoa kaleratu zenetik.

Taldean aldaketak egon dira eta kantu berrien grabazioan Iban Zugarramurdi bateria jotzailea izan bada ere zuzenetan Aitor Aristondo izango da partaide berria. Haritz Harreguyrekin errepikatu dute ekoizpen lanetan

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com