Hemen zaude: Hasiera Albisteak TRAVELIN´BROTHERS blues talde bizkaitarra disko berria grabatzen ari da

TRAVELIN´BROTHERS blues talde bizkaitarra disko berria grabatzen ari da

2009/03/31

Aurreko bi diskoen harrera bikainaren ostean, Travellin' Brothers boskote bizkaitarra Andoaingo Garate estudioetan grabatzen ari da orain arte landuena izango duen diskoa osatzeko. Eurek sortutako gai berriak, konposizio egokiro zaindua, haizezko musika tresnen erabilera… horratx lan honen bermeak. Bertan islatuko da, azken lau urteetan 250 kontzertu eskaini eta gero, musikak berak eskatzen duenaren arabera hazi den taldearen indarra.

Bidaiari nekaezinak izaki, ezin konta ahala ekitalditan jardun izan dute estatu osoan barrena. Kontzertu aunitz eta anitz jaialdietako egitarauetan, Penintsulan ez ezik Frantzian ere, rock & blues gaikako kontzertuetan eta nazioarteko hainbat talderen hasierakoak egiten. Eta ez ditugu ahantzi behar euren herrikideen beroan (gero eta jarraitzaile gehiago biltzen baititu) eta rockari emanago dauden lokaletan, musika betidanik bizi bizia izan duen barrutian, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean, eskainitako emanaldi oparoak. Gogoan hartzekoak Getxoko 2006ko Blues jaialdian egindako kontzertua edota 2007an Cazorla edo Hondarribiako Jaialdietan eskainitakoak. Besteak beste honakoekin partekatu dute eszenatokia : Koko Taylor, Buddy Guy, John Mayall, Canned Heat, Jonnhy Winter, Ten Years After, Janiva Magness, Otis Grand, Carvin Jones, Paul Lamb, Carey Bell, Ike Turner.

Diskografia: Kafe Antzokian zuzenean (2004) , From the Road (2007)

Diskoa aurtengo ekainean kaleratuko da gaztelupeko hotsaken eskutik