Tino Gonzales & Los Reyes del KO
Funky Tortillas izenpera biltzen dira –datozen bakarkako lanak noiz argitaratu zain– bluesaren zaleen artean dagoeneko aintzat hartzen diren musikarien arteko bi izen hauen gai berri eta jatorrizkoak. Batetik Los Reyes del KO taldearen, batzuek "Junior Wells eta Buddy Guy europarrak" deituaren, hau da, Marcos Coll (aho-soinua) eta Adrián Costa (ahotsa eta gitarra) musikarien, banda elektrikoak lagundurik, eta bestetik Tino Gonzales bluesman txikanoaren arteko lankidetza apartaren emaitza da. Euskal Herrian eta Europan zehar kalerattako diskoa
Tino Gonzales Chicagon sortu zen, Southsiden. Musikan hazi zen, musikak inguratzen zuen goizetik gauera. Haren musikan oparoa da propio Chicagokoa dena. Inoiz Steve Ray Vaughanekin konparatu zaio, baina haren estilotik gertuago daude, agian, Carlos Santana, Peter Green eta BB King, eta bere ahots interpretazio sakonak begirune egiten dio Crescent Cityko arima biziari. Tino noranahiko amerikarra da, bluesa eta R&B egiten dituena, Jazzari y al Soulari hurbiltzen zaiena...elementu horiek ondo baino hobeto hauteman baitaitezke disko honetako gaietan. Une honetan Europan bizi da, eta bertan eman ditu argitara azken lanak.
Gaiak osatzeko orduan, Tinok, besteak beste, honako musikari hauek izan ditu lagun: Paulie Cerra (saxofoia, Larry Carltonen azkeneko albuma bukatu berri duena) eta Hutch Martin (altzairuzko gitarra, Robert Palmer zenduaren laguntzaile ohia).
Berlinen bat egin zuen Los Reyes del KO taldearekin. Izen horren atzean ezkutatzen dira Alemanian bizi diren Marcos Coll (aho-soinua) eta Adrián Costa (gitarra eta ahotsa) galiziarrak. Euren talentuaren erakusgarri diren hainbat disko argitaraturik, gaur egun ezinbesteko erreferentzia dira Espainiako eta Europako blues berrian. Talde honen musikak jatorrizko bluesetik azken Chicago Blueseraino egiten du, funky, soul eta baita hip-hop edo latino ukitu askorekin. Taldeak erakusten duen erritmo, indar eta umoreari esker, inor ere ez da geldi geratzen, eta haiei entzunda asko dira blues kontzertu baten gainean zuten klixea aldatzen dutenak. Izan ere, Mick Taylor, Charlie Musselwhite, Sugar Blue, Chuck Berry, Solomon Burke, Buddy Guy, John Mayall eta The Faboulous Thunderbirds bezalako artista eta taldeekin eszenategia partekatzeko aukera izan dute.

